Etxegabetzeen aurkako neurriak jasotzen dituen eta alokairuen prezioei mugak jartzen dizkien dekretua onetsi du Diputazio Iraunkorrak. Alokairu kontratuak automatikoki luzatzeko dekretuaren aurka bozkatu dute EAJk, PPk, JxC eta Voxek.
Alderdi politikoak gogoz ari dira hauteskunde kanpainaren atarian. Datozen bi asteetan han-hemenka ibiliko dira hautagaiak, mezuak eta konpromisoak zabaltzen. Gaur hiriburuetan ari dira ekitaldiak egiten.
Goñi buru duen federazioak Espainiako Kirol Kontseilu Gorenera jo du aste honetan, Kirol Legeak ematen dituen aukerak baliatzeko. Bihar jokatuko du gizonezkoen euskal selekzioak Venezuelaren aurka, San Mamesen.
Espainiako memoria demokratikoaren legeak aitortutako biktimak izanda ere, artxiboak «desagerrarazten» dituztela eta epaileek eskuratzeko zailtasunak ipintzen dituztela kritikatu du. Espainiako Gobernuari «kemen politiko falta» egotzi dio.
Espainian AHTaren sarea zabaltzeko izan den joeran arakatu behar da azken urtean gertatutako istripu larrien zergatia aurkitzeko, Germa Belt Queralten iritziz. Zaila iruditzen zaio ikuspegi hori aldatzea, zenbait mende baitaramatza indarrean.
Primeran plataformak 'Aloka(h)iru' telesailaren lau atalak estreinatuko ditu gaur, 22:00etan, Bartzelonako Serializados telesailen nazioarteko jaialdian aurkeztu ostean.
Beste urrats bat egin dute, eta, lehen aldiz, eurek kudeatuko dute Sopela Pro-Am txapelketa. Azaroaren 16tik abenduaren 14ra jokatuko dute. Klub profesional bat sortzekotan dira, palari «beste bultzada bat» emateko.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Urtebetez, trenean eta metroan irakurtzen zebiltzan pertsonen testigantzak jaso ditu idazleak. Eguneroko gisako horretatik jaio da irakurketari buruzko haren hirugarren eleberria, 'Ezezagunak trenean... irakurtzen'. Consonni argitaletxearekin kaleratu du.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Euroligako azken postuan dago Gasteizko taldea, hamaika partidatik bakarra irabazita. Lesioen eta fitxaketetan izandako atzerapenen ondorioz, egoera larriagotu egin da, eta zuzendaritzaren erabakiek zaleen haserrea piztu dute.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.