Emakumeak eta generoa

Dantzan, gorputzak askatzeko

Dantzan, gorputzak askatzeko

Vogue-a dantza baino gehiago da: aldarrikapena, izateko manera, gorputza astintzea eta familia bat. Iruñean dago Euskal Herriko etxe bakarra, Anouar Merabetek zuzendua. Trans arrazializatu batzuek sortu zuten, eta ikusarazteko lanean ari dira. 

Denek esaten didate

Denek esaten didate

Emakumeen bizimoduak kontrolatzeko joera ugariei buruz ari da kopla jarrien sorta honetan Oihana Bartra (Bilbo, 1984). Santutxuko bertso eskolan hasi zen bertsotan Bartra. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatu du aldiro 2002az geroztik; 2014an, laugarren sailkatu zen. Hiru aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian.


Amaia Nausia: «Esan digute emakumeok ez garela izan historiaren protagonistak»

Amaia Nausia: «Esan digute emakumeok ez garela izan historiaren protagonistak»

Emakumeak erdigunean jarri, eta haien bizimoduaz mintzo da Amaia Nausia historialaria (Iruñea, 1982). Begirada androzentrikoaren kontra, feminismoa txertatzen du historian. Besteak beste, emakumeen egoeraz, jokabideaz eta bizirik irauteko erabili izan dituzten baliabideez mintzo da.

Lipedema, emakumeei erasaten dien gaitz ezezaguna

Lipedema, emakumeei erasaten dien gaitz ezezaguna

Emakumeen %11k lipedema daukate, baina, ezezaguna izateaz gain, gutxi diagnostikatzen da. Pubertaroan hasi ohi da, eta nabarmen egiten du okerrera hormona aldaketekin. Gaitza pairatzen dutenek sarri beren poltsikotik ordaindu behar izaten dituzte tratamenduak.

Rocio Carrasco ote gara?

Rocio Carrasco ote gara?

Espainiako telebista kate batean emaniko elkarrizketan pertsonaia ezagun batek eginiko salaketa kasua dakar lerrootan aztergai Samara Velte kazetariak. Zehazki, indarkeria matxistaren biktima baten salaketa. Prentsa arrosa izenekoan oso ezaguna den pertsonaia horren adierazpenek hauspotuta, %30 igo ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan biolentzia matxista salatzeko telefonora eginiko deiak.

Trans Legeari buruzko legeak aspaldiko aldarrikapenak bete eta eztabaida eragin du

Trans Legeari buruzko legeak aspaldiko aldarrikapenak bete eta eztabaida eragin du

Ekainaren hondarretan Espainiako Gobernuak onartu zuen legeari esker transek ez dute osasun arloko profesionalen eskuetatik pasatu beharko beren sexu- genero identitatea baieztatzeko. Hau da, transitu prozesuen despatologizazioa dakar legeak.

Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»

Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»

Espazio publikoa hartzen duen emakumearen kontrako indarkeria hogeita bi ardatzetan aztertu du Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) Kontrako eztarritik liburuan. Bertsolarien bizipenak abiapuntutzat hartuta, baina sakonago ulertuz. 2020an Literaturako Euskadi saria jaso du, saiakeran.

Hilekorako produktuak doan banatuko dituzte Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan

Hilekorako produktuak doan banatuko dituzte Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan

2021-2022ko ikasturtetik aurrera, menstruaziorako produktuak doan lortzeko makinak ipiniko dituzte unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan. Zenbait taldek egindako ikerketa baten arabera, ikasleen herenek laguntza behar dute produktu horiek erosteko. Eskozian eta Zeelanda Berrian ere antzeko neurriak hartu dituzte pobrezia menstrualari aurre egiteko.

Kale izendegia

Kale izendegia

Ane Labaka Maioz bertsolariak eta Maria Arbeo Astigarraga ilustratzaileak orrialde oso bateko iritzi artikulua osatu dute Euskal Herriko hainbat emakumezko esanguratsuren izen-abizenak bata bestearen atzetik jarrita. Kirolariak, irakasleak, politikariak, indarkeria matxistaren biktimak... zerrenda askotarikoa da oso.