Hasi dute zainzuriaren kanpaina Nafarroan; beranduago aurten, klimak zaildu egin baitu barazkia biltzea. Iturri Kontserbak enpresan atsedenik gabe ari dira lanean eskariari aurre egin ahal izateko.
Cirque du Soleil konpainiakoak lanean aritu dira Nafarroa Arenan, ‘Corteo’ ikuskizuna emateko. Obra gaur estreinatuko dute Iruñean, eta igandera arte egongo da ikusgai.
Gobernuak merezimenduen dekretua oinarri hartuta egin dituen aldaketen harira, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gogora ekarri dute arautegi horretan atzerriko hizkuntzek aitortza handiagoa dutela euskarak baino.
Iruñeko sanferminetako kartel lehiaketako finalistak aurkeztu dituzte, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Iruindarrek gaurtik maiatzaren 18ra arteko epea izango dute zeinek irabaztea nahi duten bozkatzeko. 490 proposamen bidali dituzte aurten.
C1 maila eskatuko da 122 postutan, B2a 128 postutan, eta B1 maila zortzi lanpostutan. Foru administrazioan %3tik %5era ugarituko dira postu elebidunak. Gaur kaleratu dute neurria Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, ondorioz, indarrean sartu da.
NUPeko Euskara Taldeak eginiko inkesta baten arabera, ikasleen %85,5ek uste dute unibertsitatea ez dela «behar bezala ahalegintzen» euskaraz ikasteko aukera bermatzeko.
Eraikiz kolektiboak gizonendako tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditu, jarrera matxistak berrikusi eta horiei aurre egiteko estrategiak bilatzeko. 30 eta 40 urte inguruko gizonekin egiten dute lan gehienbat, hiru urte irauten duten ikastaroetan.
Azken 50 urteotan izandako bilakaerari erreparatuko diote batik bat, eta «sortzaileen begirada» izanen dute talaia nagusia horretarako. Hiru saio antolatu dituzte, sarrera librekoak: hitzaldi bat, mahai inguru bat eta poesia errezital bat.
Larunbatera arte iraungo du mobilizazioak, eta auzipetuen absoluzioa eskatzeko elkarretaratze batekin amaituko da. Erdiz Bizirik plataformakoek babesa erakutsiko diete gaur.
Guztira hogei urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatu dituzte Aroztegiko zazpi auzipetuentzat. Aintzane Ariztegi da haietako bat. Hilaren 19an hasiko da epaiketa.
Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako Batzarreko kideak Nafarroako Parlamentuan izan dira, Iruñean: azpiegitura hori erreserba integral bilaka dezatela eskatu dute.
Bigarren aldiz eginen dute La Fuga kirol ekinbidea, maiatzaren 17an, Ezkabako gotorlekuko iheslarien memoria berreskuratzeko. Hamahiru herriko etxek, memoria elkarte batzuek eta Nafarroako Gobernuak lagundu dute. Hiru ibilaldi prestatu dituzte.