Bilatzailea

29 emaitza “Anjeles Iztueta” bilaketarentzako

Guztiak

ezker abertzalearen legeztatzea 2011-02-12

'Bakerantz, legalizazioa' manifestazioa gaur zortzi, Bilbon

Euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek egin berri dute deia. 17:30ean hasiko da martxa isila, Casillatik. Ezker abertzalea "legeztatu beharra" dagoela diote, "demokrazia dagoelako jokoan". Deitzaileen artean dira Joxe Arregi, Txaro Arteaga, Xabier Arzalluz, Anjeles Iztueta, Antton Lafont, Martxelo Otamendi, Maixux Rekalde, Iñaki Perurena, Paul Rios, Jesus Uzkudun edo Xabier Zubizarreta. "Euskal gizarteak inoiz ez du bakea hain gertu antzeman".

Bideoak (1)

Euskara 2005-03-18

Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Iñigo Lamarka EAEko Arartekoaren aburuz, hizkuntz eskakizuna bete ez dutelako egonkortasuna galtzeko zorian diren irakasleen kasuak banan-bana aztertu beharko lirateke dreketua aplikatu aurretik. Hain zuzen ere, auzi horretan "malgutasunez" jokatzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, berriz, kolektibo horretako irakasleek ez dituztela beren betebehar eta konpromisoak bete azpimarratu du.

Hezkuntza 2005-03-16

Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak

Euskaraz behar duten hizkuntz eskakizuna betetzen ez dutelako egonkortasuna galtzeko zorian diren irakasleen auzian sindikatuekin adostutako dekretua betetzeko prest agertu da Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; hots, bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatu ezean, datorren abuztuan egonkortasuna galduko dutela berretsi du. Erabaki horrekin aurrera egiteko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren babesa jaso duela agertu du Iztuetak, eta nabarmendu du EAEko administrazioak 11,5 milioi euro gastatu dituela kolektibo horri euskara ikasteko aukerak ematen. Haien jokabidea "lotsagarria" izan dela iritzi dio.

gizartea 2004-12-23

DBHko ikasleen erdiek 'bullying'-a ezagutu dute bere inguruan, EAEn

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Anjeles Iztuetak gaur aurkeztutako inkestan, galdetutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen erdiek 'bullying'-a bere inguruan ezagutu dutela eta %5ek zuzenean jasan dutela adierazi dute. Era berean, 'bullying'-a pairatzen duten ikasleen %11,4ak jazarpena oraindik ere isilpean mantentzen dutela adierazi dute. Inkesta EAEko DBHko 70.000 ikasleri egin zaio eta 3.132 ikasleko lagina hartu da. 'Bullying' kasuak 11 eta 16 urteko gazteen artean izaten dira batez ere.

EHU-Jaurlaritza akordioa 2004-12-21

EHUk eta Eusko Jaurlaritzak finantziazio akordioa lortu dute

Euskal Herriko Unibertsitateak duen zorra kitatzeko akordioaren berri eman dute gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Anjeles Iztuetak eta EHUko errektore Juan Ignacio Perez Iglesiasek. Jaurlaritzak 15,3 milioi euro mailegatuko dizkio EHUri, eta honek urteko milioi bat euro itzuli beharko dio, interesak barne, 15 urteren barruan. Era berean, irakasleen soldata osagarrien ehuneko handi bat Jaurlaritzaren kontu izango da, %85-90 inguru, eta beste %10-15, berriz, EHUren kontu.

Argazkiak (5)

Martin Ugalderen heriotza 2004-10-05

Hunkiduraz agurtu dute Martin Ugalde Hondarribiako elizan

Hunkituta azaldu dira Hondarribiako elizara hurbildu direnak, Martin Ugalde idazle, euskaltzale eta kazetari zenari azken agurra ematera. Bertan ziren Ugalderen familia eta lagunak, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Karlos Garaikoetxea EAko presidente ohia, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Joseba Azkarraga Justizia sailburua, Rafa Larreina EAko parlamentaria, Anjeles Iztueta EAEko Hezkuntza sailburua eta Joseba Egibar EAJko kidea besteak beste, politika munduari dagokionez. Kulturaren mundutik, Anjel Lertxundi, Inazio Mujika, Josu Landa, Hasier Etxeberria eta Xabier Mendiguren idazleak, Eduardo Txillida Belzunze eskultorea eta Jon Enbeita bertsolaria izan dira elizkizunetan, besteak beste. EKTko kide diren Juan Mari Larrarte, Joxean Lizarribar eta Joanmari Torrealdai ere izan dira bertan; Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi ere bertan izan da. AEKtik Joxe Leon Otaño agertu da Hondarribiako elizara eta Juan Inazio Perez Iglesias EHUko errektorea ere bertan izan da. Unai Ugaldek, Martin Ugalderen semeak, aitak bizitzan egindako lan guztia "duintasunez" egin zuela eta "minik gabe hil" dela adierazi du.

'Egunkaria auzia' 2004-08-06

Uriaren ongietorrian izan zirela eta, Iztuetak eta Intxaurragak "demokratak" iraindu zituztela esan du Luesmak

Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak gogor kritikatu ditu Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Sabin Intxaurraga Ingurumenekoa Iñaki Uriaren ongietorri ekitaldian izan zirelako. "Demokratak iraintzea" eta "Zuzenbide Estatuari iseka egitea" egotzi die Luesmak sailburu biei. Intxaurragak erantzun dio 'Egunkaria'-k oraindik itxita segitzea dela Zuzenbide Estatuaren kontrako benetako burla.

Hizkuntz normalizazioa 2004-07-01

Iztueta Hezkuntza sailburua Kontseiluko ordezkariekin batzartu da

Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko arduradunekin bildu da gaur arratsaldean, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean. Bilerara sartu aurretik adierazi duenez, une honetan euskarak zein euskal kulturak bultzada handia behar dute hezkuntza sisteman, eta bide hori nola egin aztertzeko batzartu da Kontseiluko kideekin.

EAEko Justizia Auzite Nagusia 2004-02-11

Epaitegiaren erabakiak ez duela eraginik azpimarratu du Iztuetak, "gurasoei aukeratzeko eskubidea bermatu baitzaie"

Kautelazko neurria hartuta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasle etorkinak eskolaratzeko kaleratu zuen agiria. Administrazioko Auzietako Gelak hartu du erabakia, Espainiako Gobernuak jarritako helegite bati erantzunez. Espainiako Hezkuntza Ministerioaren arabera, agiri horrek bi ataletan urratzen du Konstituzioa. Anjeles Iztuetak "lasaitasun mezua" helarazi nahi izan du, agiri horrek "gurasoei hizkuntza eredua aukeratzeko eskubidea bermatzen baitie"

Hezkuntza 2003-11-28

Iztueta Hezkuntza sailburuaren aurkako mozioen bidez PPk eta PSE-EEk Jaurlaritzaren kontrako "ernegazioa" sortu nahi dutela esan du Ibarretxek

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak integrazioari buruzko barne agiri batean Espainiako autonomi erkidegoetatik EAEko hezkuntza sistemara sartzen ziren ikasleei "etorkin" deitzen zitzaielako Anjeles Iztueta sailburuaren aurka zentsura mozioa aurkeztu zuten PPk eta PSE-EEk. Gaur ari dira eztabaidatzen mozio hori Eusko Legebiltzarrean, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egin du Iztuetaren defentsa. Batetik, EAEko hezkuntza sistema "Espainiako Estatuko onena" dela esan du Ibarretxek, eta, bestetik, PPren eta PSE-EEren helburua Jaurlaritzaren kontrako "ernegazio giroa" piztea dela. Arnaldo Otegi SAko eledunarentzat, gaurko eztabaidak sakoneko eztabaida ezkutatzen du, "Hezkuntza sistema honek ez du baitu elebistasuna bermatzen, Maule edo Baionako ikasle bat etorkintzat hartzen duelako".

EA-ren Biltzar Nagusiaren ondorioak 2003-11-25

Intxaurragak eta Iztuetak, oraingoz, sailburu izaten jarraituko dute

Sektore kritikoarekin lerratzeagatik Sabin Intxaurragaren eta Anjeles Iztuetaren Jaurlaritzako karguen inguruan sortu den eztabaida ez du aztertu EAko zuzendaritza berriak, gaur aurreneko aldiz batzartu den arren. Horrenbestez, Ingurumen sailburu izaten segituko du, oraingoz, Intxaurragak, eta Hezkuntzako sailburu izaten Iztuetak. Dena den, karguan berretsi ere ez dituzte egin.

EA-ren Biltzar Nagusiaren ondorioak 2003-11-24

Sabin Intxaurragak eta Anjeles Iztuetak Jaurlaritzako karguak "alderdiaren esku" lagatzea litzatekeela "logikoena" uste du Begoña Errazti EAko presidenteak

Alderdiko konpromisarioen botoen %60rekin hautatu dute bigarrenez Begoña Errazti EAko presidente. Alderdiko zuzendaritzaren eta sektore kritikoen artean argitara irten duten gorabehera eta arazoak izan dituzte asteburuan Bilbon egin duten Biltzar Nagusian. Nolanahi ere, desadostasun horiei garrantzia kendu die Erraztik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. EAko presidentearen iduriko, ildo politikoari dagokionez adostasun handia dute alderdi barruan, eta balio duena, horixe dela iruditzen zaio. Ildo horretatik, lanerako prest dauden guztiek elkarlanean jarduteko gertu agertu da, baita kritikoekin ere. Dena den, zerrenda kritikoetako kide izan diren Intxaurraga eta Iztueta Jaurlaritzako sailburuek karguak "alderdiaren esku" utzi beharko lituzketela uste du.

Hezkuntza-Unibertsitatea 2003-11-06

Unibertsitateko bekadunen egoera hobetzeko plan bat abian jarriko dutela iragarri du Iztuetak

Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuak aurretatu duenez, unibertsitateko ikerketa alorrarekin zerikusia duten bekadunen egoera hobetzeko plan bat jarriko dute abian datorren urtean. Iztuetak bekadunen egoerari buruzko diagnosi bat aurkeztu du Legebiltzarrean. Txosten horren arabera, EAEn 1.051 bekadun daude, horietako 979 EHUn, 50 Deustun eta 22 Mondragon unibertsitatean, eta hilean 110.000 eta 160.000 pezeta arteko diru-saria jasotzen dute, Gizarte Segurantza kotizatu gabe. Hala, PP eta PSE-EEko talde parlamentarioek Iztuetak aurkeztutako egitasmoa kritikatu dute, "berandu eta gaizki" aurkeztu duelako.

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren agiria 2003-10-31

Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk

Rodolfo Ares PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eta Isabel Celaa alderdi bereko hezkuntza gaietarako arduradunak iragarri dutenez, zentsura mozioa aurkeztuko dute Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren aurka. Etorkinen integrazioaren inguruan Hezkuntza Sailak zabaldutako barne agiriak sortutako eztabaidaren haritik, Iztuetak hezkuntza sistema "abertzaletasuna zabaltzeko" erabiltzen duela argudiatu dute erabaki hori hartzeko.
1 2