Alaves. ALAVESEK UTZITAKO ARGAZKIA

Alaves Lehen Mailara igo da

Julen Etxeberria
Andrea Estebanek entrenatutako taldeak nahikoa zuen gaur Bartzelonan Europaren aurka berdintzea, baina alde handiz irabazi du azkenean: 0-4. Arabako taldea maila gorenean ariko da datorren denboraldian, Bigarren Mailan hiru urtez aritu eta gero.
Palistak, Basquemotion enpresak antolatutako lehen jaialdia hasteko prest, Bilboko Deportivo frontoian. ARITZ LOIOLA / FOKU

Hasiera arrakastatsua izan du Basquemotion proiektuak

Jon Eskudero
Bere garaian grebara jo zuten Innpalako palista ohiek proiektu berri bat abiatu dute: Basquemotion. Antolatzaileek bikaintzat jo dute jaialdiaren lehen aldia, eta aurrera begira zabaltzen joatea dute helburu.
Markel Fernandez, Basque Team Fundazioak Getxon duen kirol gunean. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Talde lanaren garrantzia

Ekain Tolaretxipi Errazti
Markel Fernandez munduko txapeldunorde izan berri da pista estaliko 4x400 metroko txandakako mistoan. Atletak ezin hobeto ezagutzen ditu modalitate horren sekretuak.
Mikel Oiartzabal, Osasunari sartutako gola ospatzen. ANDONI CANELLADA / FOKU

Realak sendo eutsi nahi dio etxean

Julen Etxeberria
Talde txuri-urdinak Levanteren aurka jokatuko du bihar, Anoetan. Realak ez du etxean galdu Pellegrino Matarazzo taldeko entrenatzailea denetik. Irabaziz gero, beste urrats bat egingo luke Europarako sailkatzeko bidean.
Dani Diaz eta Sergio Alvarez. JON URBE / FOKU

Eibarrek eta Reala B-k helburu ezberdina dute

Zuriñe Iglesias Sarasola
Derbia jokatuko dute gaur Reala B-k eta Eibarrek, Anoetan. Asier Garitano entrenatzaileak adierazi du bi taldeek, hasiera «nahiko apala» egin bazuten ere, orain emaitzak hobetu dituztela, eta «ondo lehiatzen» ari direla.
Bilbo Basketeko jokalariak FIBAren Europako Kopako finalerdietara sailkatu izana ospatzen, artxiboko irudi batean. JAVIER ZORRILLA / EFE

Bilbo Basketek esku-eskura dauka finala

Jone Bastida Alzuru
Bizkaitarrak nagusi izan dira FIBAren Europako Kopako finalerdietako joanekoan, eta aise irabazi dute Szombathelyren kantxan: 81-98. Astebete barru izango da itzulerakoa, asteazkenez, Bilbon.
Aleix Font Bilbo Basketeko jokalaria, Prievidzaren aurkako partidan. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bilbo Basketek beste final bat jokatu nahi du

Jone Bastida Alzuru
Bilbo Basketek FIBAren Europako Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du gaur, Szombathelyren aurka, Hungarian (18:00). Jaume Ponsarnauk 2029ra arte luzatu du taldearekin duen kontratua.
BURUZ BURUKOA. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Altuna III.a eraitsi nahi dute buruz burukoan

Julen Etxeberria
Ostiralean hasiko da txapelketa, Bastidan, eta maiatzaren 31n jokatuko dute finala, Nafarroa Arenan. Azken ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa da berritasun bakarra. Altuna III.a hirugarrenez jarraian txapela irabazten saiatuko da.
Jon Ander Albisu eta Unai Laso. JON URBE / FOKU

Astelehen gozoa dute Lasok eta Albisuk

Jon Eskudero
Binakako txapeldun izan eta biharamunean, pozik eta harro agertu dira Unai Laso eta Jon Ander Albisu. Elkarren artean laguntasun berezia sortu dela aitortu dute, eta hori kantxan islatzen jakin dutela.
Laso eta Albisu txapela soinean, gaur, Iruñean. AITOR KARASATORRE / FOKU

Laso eta Albisu, binakako txapeldun

Jon Eskudero
Lehen zatian gogor aritu dira bi bikoteak, baina bigarrenean sendoago jokatu dute Baikokoek, eta merezita irabazi diete Altuna III.ari eta Ezkurdiari: 22 eta 16. Biek jantzi dute lehenengoz binakako txapela.
Binakako Txapelketa. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Bi apustu, helburu bera: txapela

Julen Etxeberria
Altuna III.a eta Ezkurdia Lasoren eta Albisuren aurka arituko dira Binakako Txapelketako finalean, gaur, Nafarroa Arenan. Aspekoek bolada ona dute; Baikokoak, aldiz, larri ibili dira azken partidetan.
Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA