Eñaut Elosegi, Arantxa Hirigoien eta Garikoitz Mujika, Xalbador kolegioan, apirilaren 19an. GUILLAUME FAUVEAU

Xalbador kolegioa: hiru begirada lau hamarkadako bideari

Joanes Etxebarria
Kanboko kolegioaren berrogei urteak ospatu zituzten apirilaren 19an. Seaskaren lehen kolegioaren ibilbidea oroitu dute ikasle ohi batek, irakasle izaniko batek eta gaurko zuzendariak. 70 ikasle zituzten lehen urteetan; 357 dira orain.
Joan den urteko Herri Urrats eguna, Senperen. PATXI BELTZAIZ

Aintziraren inguruan, elkarrekin

Iratxe Muxika Karrion
Herri Urrats besta eginen dute igandean Senperen. 'Elgarrekin' da aurtengo leloa, eta herri bakarraren alde egiten du, iparraz eta hegoaz aritu gabe. Kontzertuak, ikuskizunak eta postuak izanen dituzte egun osoan.
La Fuga lasterketaren abiatzea, Ezkabako gotorlekuan, iazko maiatzean. HITZA

Ihesi joan zirenen arrastoen ibilaldia

Xalbat Alzugarai Etxeberri
Bigarren aldiz eginen dute La Fuga kirol ekinbidea, maiatzaren 17an, Ezkabako gotorlekuko iheslarien memoria berreskuratzeko. Hamahiru herriko etxek, memoria elkarte batzuek eta Nafarroako Gobernuak lagundu dute. Hiru ibilaldi prestatu dituzte.
Iturritik elkarteko kideak, errekaren garbiketa prestatzen, Bankan, gaur goizean. GUILLAUME FAUVEAU

Errobi garbi bat amets

Xalbat Alzugarai Etxeberri
Duela hiru urte hasi zen Iturritik elkartea Errobi ibaiaren bazterrak garbitzen. Urteko garbiketa hizpide, gehienik plastikoa atzematen dutela zehaztu dute. Erreka garbiketa transmititu eta «sozializatu» nahi dute.
E-cho proiektuaren kontra CADEk Miarritzeko aireportuan egindako protesta, apirilaren 16an. PATXI BELTZAIZ

Biokerosenoa, alternatiba «faltsua»

Oihana Teyseyre Koskarat
Biarnoko Lacqen E-cho proiektua muntatu nahi du 'start-up' batek. Zuhaitzak moztuz biomasatik eratorritako biokerosenoa ekoitzi nahi dute, besteak beste. Ondorio zuzenak izanen ditu Ipar Euskal Herriko oihanetan; «katastrofikoa» da ekologistentzat.
Mutturfin janari kamioiko Jeremy Courtin eta Guilhem Marrimpoey, Donamartirin, apirilaren 29an. GUILLAUME FAUVEAU

Lekuko platerak barnealdeko mutur finentzat

Xalbat Alzugarai Etxeberri
Mutturfin janari kamioia ireki zuen 2019an Guilhem Marrimpoey sukaldariak. Ipar Euskal Herri barnealdeko bortz herritako biztanleei hanburgesak eta asteko platerak eskaintzen dizkie. Bere «ametsa» bete duela adierazi du.
Eragileak Marieneko laborantza lurrak iraultzen, gaur goizean, Kanbon. PATXI BELTZAIZ

Marieneko «lur emankorrak» irauli dituzte

Leire Casamajou Elkegarai
ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta Ostia sareak egin dute ekintza sinbolikoa, eraikigarriak izateko arriskuan diren Kanboko Marieneko laborantza lurretan. Herritarrei berriz egin diete deia maiatzaren 17an lur horietan barazkiak landatzeko.
Nabarmenduak
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.