Gaur hasiko dira Neguko Paralinpiar Jokoak Milanen eta Cortina d’Ampezzon. Udakoetan piraguismoan aritu ondoren, Rivero biatloian eta iraupen eskian lehiatuko da negukoetan. «Ilusioz eta gogoz» dago. Biatloian espero ditu emaitza onenak.
Dimako Indusi auzotik Baltzolara doan ibilbide mitologikoa aurkeztu du Txumuluxueta elkarteak, Dimako Udalarekin eta Gorbeialderekin lankidetzan. Hamabi geldialdi ditu, eta QR baten bitartez eskura daiteke informazio osagarria horietako bakoitzean.