Egañak lau aldiz irabazia du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean. Sorkuntzan aritu da beti, baina ez bertsolari soilik; literaturan, telebistan eta prentsa idatzian ibilia da, bertzeak bertze. Euskaltzain urgazlea da.
Ikastolen Elkarteak bihar Jardunaldi Pedagogikoak ditu, Donostian; euskararen biziberritzeak dituen erronkei erantzute aldera, murgiltze ereduaren berrikusketak nolakoa izan behar duen aztertuko dute. Iñaki Iurrebasok emango du lehen hitzaldia.
Abenduaren 4tik 8ra, guztira 1.098 nobedade eta 311 ekitaldi izango dira Durangoko 61. Azokan. Iaz estreinatutako Berbagailua eta Atartea guneei ere eutsiko diete, eta gaueko kultur egitaraua antolatu dute.
Atxiki zituztenetik hilabetera, oraindik bakarturik daude Aratz Bilbao eta Malen Grunig, Estremerako espetxean. Askek uste du «aurrekari larria» dela, eta militantziaren kriminalizazioaren kontrako kanpaina abiaraziko du.
Alderdi bakoitzak lelo bat proposatu du, ohi bezala, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako. Besteak beste, «ilusionagarriak, belizistak, jostagarriak eta identitarioak» direla iritzi dio Julen Orbegozo EHUko irakasleak.
1.100 pertsonak manifestazioa egin dute Baionan, bizitzaren garestitzearen kontra eta zerbitzu publikoen alde. Presidentetzarako hauteskundeak iritsi arte protestak antolatzen segitzeko borondatea agertu dute.
Esaldi «xaxatzaileak» dituzten kartelak banatzen ari da Taupa elkartea, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, itsasteko. Zapatak ekinbidearen zergatia azaldu du.
EHUko Hitz zentroak bihartik aurrera jarriko du euskarazko adimen artifizialaren eredu berritua. Irudiak ulertzen ditu, eta ataza konplexuak ebazteko gai da. Herritarrei erabiltzeko eskatu diete, eredua ona delako eta hobetzen lagundu dezaketelako.
Bellostasek sei urte daramatza Intiako buru. Erakunde publiko horrek lehen sektorearentzako esperimentazioa eta aholkularitza lantzen ditu. «Hori egiten duen erakunde bakarra gara».
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurkako partida dauka gaur, Gasteizen, eta bazkideak baino ez dira sartuko pabiloira. Elkarrekin Palestinak eta Indar Baskoniak salatu egin dute debekatu egin dietela Palestinarekin loturiko edozein erreferentzia sartzea.
‘La planta de Shiva’ bide historikoa kateatu du Villanueva del Rosarion (Malaga, Espainia), eta zailtasun hori gainditu duen lehen euskal emakumea da. Munduan zazpi baino ez dira gradu hori gainditu dutenak. Haren «ametsetako bidea» zen.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.