Beste behin ere itzulpen akats larriak aurkitu dituzte Osakidetzako LEPean: azaroko etsaminetan, gutxienez hamar galderetatik batean zeuden errakuntzak. Aintzat mugimenduak, EHEk, ELAk eta LABek salatu dituzte. Osakidetzaren ustez, «akats puntualak» dira.
LAB, SATSE, UGT, SAE eta Afapna sindikatuek sinatu dute akordioa. Jaso dituzten neurrien artean dago 120 langile kontratatzea eta 55 urtez gorakoak gaueko txandetatik libratzea. Hamabost milioi euroko inbertsioa eginen du Nafarroako Gobernuak.
Bordeleko Administrazio arloko Dei Auzitegiak ebatzi du ez direla legezkoak Baionako eta Sarako herriko etxeek hartutako deliberoak. Etxegaraik erran du hizkuntzaren alde «militante» jokatu behar dela.
Peio Etxeberriak bigarrenez jarraian irabazi du lau eta erdiko txapela. Zabalari nagusitu zaio berriz finalean. «Latza da egin dudana, eta merezi duen balioa eman behar zaio».
Artxibatu egin du Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren aurkako auzia. Erbestean bederatzi urte pasa eman ondoren, Kataluniara itzultzeko moduan dago.
Poesian eta ipuingintzan aritu ostean, lehen eleberria kaleratu du Susa argitaletxearekin. Itzulera bat da istorioaren ildoa. Joana protagonista, Bordeleko pisua utzi, eta familiaren baserrira itzuliko da. Nobelak narrazioa eta poemak tartekatzen ditu.
Hik Hasik jardunaldi batzuk egin ditu azaroaren hasieran, Bilbon eta Donostian, 'Ni aitortzetik, gu izatera' lelopean. Beñaranen arabera, «guztien ardura» da haurrei balioak irakastea.
Deustuko Unibertsitateko institutuaren iritziz, nazioarteko egoera aldakorrean euskal industriak «bere kontrolpean dauden elementuetan zentratu» behar du: esaterako, berrikuntza enpresa txikietara ere iristean.
Garazi Urdampilleta Oiartzungo alkateordeak ‘Kultur politiketan parte hartzeko eskubidea’ ponentzia aurkeztu du ‘Kultur hezkuntza komunitarioa irudikatzen’ jardunaldian, Azpeitian.
2024tik BERRIAn idatzitako 82 zutabe bildu ditu Erezumak ‘Funtzio sigmoidea’ liburuxkan. Uste du adimen artifiziala arriskutsua izan daitekeela, baina baita onuragarria ere: besteak beste, euskararentzat.
Aurten 40 urte bete dira Maria Dolores Goia andereño aitzindaria hil zenetik. 36ko gerra aurrean Donostiako ikastola batean aritu zen, eta gerra ostean, bere etxean ireki zuen ikastola. Haren alaba Miren Egañak hartu zion lekukoa, 1975ean itxi zuen arte.
BERRIA, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Hamaika Telebista eta Elhuyar dira partaideak. Datorren proiektu nagusia partaideen ikus-entzunezko edukiak bilduko dituen plataforma bateratua da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Ekainean aurkeztu zuten hautagaitza bateratua Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait erakundek. Gaur Espainiako Futbol Federazioko Louzan presidenteak iradoki du garaia dela Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak erabaki dezaten.
CVCE Photo lehiaketako argazki sarituen eta hautatuen erakusketa zabaldu dute aurten ere Bilboko Mendi Filmek eta Bilboko Metroak. Abenduaren 15era arte formatu handiko 20 irudi izango dira ikusgai metroko hainbat geltokitan.
Komunitate sektario batean sartzea erabaki duen emakume baten bizi ibilbideari so ondu du bere lehen nobela, ahots puzzle baten bidez. Irakurlearentzako galdera isilez josi ditu egien, gezurren eta akaso ez bata ez bestea ez direnen arteko zirrikituak.