Administrazio auzitegiaren aitzinean euskara ofizialki aitortzeko deliberoak defendatu dituzte, azpimarratuz ez dutela araubiderik sortzen. Prefeturari elkarrizketarako deia egin diote.
Mendi lasterketen goraldiak ingurumenean izango duen inpaktuaz kezkaturik, hainbat 'eko' ziurtagiri sortu dira: Kilian Jornet fundazioarena, FEDMErena, lehendik ere hor da Etiketa Berdea... Zigilu horiek nahiko berme dira eragin horri aurre egiteko?
Koalizio abertzaleak azpimarratu du bere garaian 28 milioi euroko laguntza publikoa jaso zutela Vitalquilerren etxebizitzek. Horregatik, «azalpenak eta neurri zehatzak» eskatuko dizkio udal gobernuari.
Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko udalak kritikatu ditu, «alternatibarik gabeko etxegabetzeeak baimentzeagatik». Gazteei dei egin die azaroaren 11ko greba orokorrarekin bat egitera.
Santsomendi auzoan zortzi kideko familia etxetik ateratzeak «kostu sozial eta ekonomiko izugarria» izan zuela ziurtatu du sindikatuak, eta diru hori etxebizitza politiketan ez inbertitzea kritikatu du.
Urrian, irailean baino 3.035 langabe gehiagok eman dute izena Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan. Gizarte Segurantzaren afiliazioetan ere gorakada handia izan da: 17.000 kotizatzaile gehiago daude.
Forbesen zerrendan sei euskal herritar ageri dira Espainiako aberatsenen artean. Glencore meatzaritza multinazionaleko akziodun nagusietan hirugarrena da donostiarra.
Galdakaoko planta inoizko ekoizpenik handienarekin ari da ospatzen 70. urteurrena: 240 milioi litro freskagarri botilatu ditu, iaz baino ia %10 gehiago.
Datorren asteazkenetik aurrera, BERRIAk bertsolaritzari buruz egin duen dokumentala entzuteko formatuan jarriko dute bai webgunean bai ohiko audio plataformetan.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
'Puntua' lanagatik eman diote saria sortzaile donostiarrari. Bertsolaritza da proiektuaren ardatzetako bat, eta epaimahaiak lan sarituaren «kalitate literarioa eta proposamen dramatikoa» azpimarratu ditu, besteak beste.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Guztira 29.301 korrikalarik parte hartuko dute aurtengo lasterketan, iaz baino ia 1.500 gehiagok. Halere, emakumeen parte hartzea apaldu egin da: 9.474tik 9.121era. Antolatzaileek lasterketa «oso irekia» espero dute.
Balmasedan jokatu da azken proba, Kolitza Balmatrail, eta horretan Zubeldia bera eta Jon Betolaza izan dira irabazle. Erlojuaren aurkako proban, Lola Oiartzabal eta Ibai Larrea izan dira azkarrenak, eta selekzioen lehian, euskal selekzioa gailendu da.
Azaroaren 6an 25 urte beteko dira Vicente Ameztoi margolaria hil zela. Urteurrena baliatuz, haren ibilbidea eta obra laburbildu dute lau adituk, bakoitzak margolariaren lan bana hautatuta. Haren alderdi politikoa eta inplikazioa jarri dute agerian.