Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu etziko grebari begira. «Osasun arreta, larrialdiak, garraio publikoa, hezkuntza eta oinarrizkotzat jotzen diren beste zenbait zerbitzu» bermatu nahi dituzte neurri horren bidez. LABek helegitea aurkeztu du.
Salatu dute sektoreko lan karga handitu egin dela, eta egunero egiten dutela lan etxebizitzaren espekulazioaren «ondoriorik gordinenak» pairatzen dituzten herritarrekin, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin sinatutako adierazpen batean.
Gernika-Lumoko saioa irabazita, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan aitzinera segitzeko indartsu dago bertsolaria, herenegun egindako lanekin «konforme eta pozik» baitago. «Bertsotan egin», horixe nahi luke hurrengo saioan, Donostiakoan, bi aste barru.
Ez du ontzat eman herriko kontseiluetan euskaraz mintzatu eta frantsesera itzultzeko aukera. Beste sei herriko etxeren kontra ebatzi du Paueko Administrazio Auzitegiak.
«Israeldar guztien hobe beharrez» jardun nahi duela esan du oposizioburuak, presidenteak gobernua osatzeko ardura eman ostean. Oposizioak Eisenkoten Yashar alderdiko kideren bat proposatuko du bihar, parlamentuko presidentea izan dadin.
Zuzendaritzak bere asmoa berretsi du lan erregulazioa negoziatzeko lehen bileran, argudiaturik urteak daramatzala galerak pilatzen. Langileak haserre daude enpresaren jarrera dela kausa, eta ohartarazi dute ez dutela kaleratzerik onartuko.
Etxe krisialdiak aste gutxian hankaz gora jarri ditu erakunde publikoen eta alderdi politikoen agendak. Gizartearen aldarrikapenak direla eta, bozak aurreratu dituzte Espainian, eta greba orokor bat antolatu. Kanpainan ezingo diote izkin egin auzi horri.
Plazaratu berri du bere laugarren bakarkako lana: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin.
Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko.
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak bigarren urtez jarraian jokatuko dute A serieko Lau eta Erdiko Txapelketaren finala, hilaren 22an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iaz, nafarrak irabazi zuen txapela: 22-11 nagusitu zen.
Elkarretaratzea egin dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ama-haurren erietxearen parean. Patologia Kroniko Konplexu Pediatrikoen Unitateari «beharrezko baliabideak» emateko eskatu dute, egunean 24 orduko eta urtean 365 eguneko arta bermatzeko.
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aitor Mendiluze gailendu da Gernika-Lumoko saioan, 713 punturekin, eta haren gibeletik Aner Peritz (707), Joanes Illarregi (707), Ane Labaka (703,5), Aitor Bizkarra (694) eta Agin Laburu (687).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
42 urterekin, Guerra bilakatu da lasterketa irabazi duen korrikalaririk helduena. Tisalemak, berriz, bigarren urtez jarraian irabazi du. Iraitz Arrospide hirugarren izan da gizonezkoetan.
Sorterrian, talibanen altxamenduek gogor zigortutako Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez, eskiaren bidez osasuna, aisia eta genero berdintasuna sustatzeko. Gaur egun Alemanian bizi da, erbesteratuta.
Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena bete da. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.