Lamassourek txartzat jo du Frantziako Konstituzioaren bigarren artikulua nola erabiltzen den. Uste du berdintasuna eta uniformizazioa bereizi behar direla.
Sindikatuak eskatu du bertan behera uzteko Gasteizko Txagorritxu ospitalean erditu diren ama presoei jaioberria kentzeko prozedura. Osakidetzak irizpide horri eusten badio auzitara joko duela iragarri du ESKk.
Guztiak dauka azalpena: zeren arabera aukeratzen diren Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioen lekuak, nola erabakitzen diren sailkatu kopuruak, eta zer-nolako arrastoa uzten duen bertsoak herrian.
Durangoko Epaitegiak bederatzi pertsona ikertzeko eskatu zuen, eta, denek helegitea jarri ostean, horietatik lau ikertuko dituela erabaki du Bizkaiko Auzitegiak, alkate ohia barne.
Aspaldian daude alderdiak dena emanda bozei begira, baina, azkenean, iritsi da kanpaina, eta etxebizitzari loturik heldu da. Kanpainan nola jokatu, horrek doituko ditu alderdien emaitzak, betiere inkestek finkatu dizkieten mugen barruan.
Goñi buru duen federazioak Espainiako Kirol Kontseilu Gorenera jo du aste honetan, Kirol Legeak ematen dituen aukerak baliatzeko. Bihar jokatuko du gizonezkoen euskal selekzioak Venezuelaren aurka, San Mamesen.
Espainian AHTaren sarea zabaltzeko izan den joeran arakatu behar da azken urtean gertatutako istripu larrien zergatia aurkitzeko, Germa Belt Queralten iritziz. Zaila iruditzen zaio ikuspegi hori aldatzea, zenbait mende baitaramatza indarrean.
Primeran plataformak 'Aloka(h)iru' telesailaren lau atalak estreinatuko ditu gaur, 22:00etan, Bartzelonako Serializados telesailen nazioarteko jaialdian aurkeztu ostean.
Beste urrats bat egin dute, eta, lehen aldiz, eurek kudeatuko dute Sopela Pro-Am txapelketa. Azaroaren 16tik abenduaren 14ra jokatuko dute. Klub profesional bat sortzekotan dira, palari «beste bultzada bat» emateko.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aurten mende erdia bete da Bernardo Atxagaren lehen liburua argitaratu zenetik, ‘Ziutateaz’, eta egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak Bilbon. Joseba Sarrionandiak, Irati Majuelok, Mari Jose Olaziregik eta Beñat Sarasolak aztertu dute lana.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Euroligako azken postuan dago Gasteizko taldea, hamaika partidatik bakarra irabazita. Lesioen eta fitxaketetan izandako atzerapenen ondorioz, egoera larriagotu egin da, eta zuzendaritzaren erabakiek zaleen haserrea piztu dute.
Edurne Pasabanek bere ibilbidea jasotzen duen komikia lantzeko prozesua azalduko du inaugurazioan. Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko lau komiki dira erakusketaren oinarria. Ernest Luch kultur etxean izango da ikusgai abenduaren 12ra arte.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.