Ezusteko handirik gabe doa aurrera hauteskunde eguna. Ordu erdi eskas barru parte hartzeari buruzko datuak eguneratuko dituzte. Hauteslekuak ixteko, berriz, bi ordu eta erdi falta dira.
Herriz herriko datuei erreparatuta, Durango (Bizkaia) da 14:00etan parte hartzea gehien handitu den herria: %14,25 egin du gora 2023ko bozekin alderatuta (%49,11). Gertu ditu Bizkaiko beste hainbat...
Alde guztietako politikariek eskatu dute parte hartzeko, goizean egin dituzten adierazpenetan. Parte hartze handiak nori egingo dio mesede, ordea? Mahai gainean dago eztabaida.
Iruñean bat egin dute gaur San Saturnino egunak eta hauteskunde egunak.
Hainbat bozkalekutan hautetsontzi gehiago eskatzen ari omen dira, parte hartzea handia dela eta.
Parte hartzea 14:00etan: %45,7
Sareetan ere boto emaile asko ari dira aipatzen ilara luzeak ikusi dituztela hauteslekuetan. Parte hartze handiaren erakusle ote?
Hauxe da eguerdiak utzi duen irudietako bat: ilara luzeak izan dira hainbat bozkalekutan. Irudian, Gasteizko bat.
Hego Euskal Herrian ia hamar puntu egin du gora parte hartzeak 14:00etan. Espainian ere nabaritu da aldea: hautesleen %45,7k eman du botoa ordu horretarako, azken bozketan baino %5 gehiagok.
«Blokeetan» oso nabarmen antolatu dira gaurko hauteskundeak, eta adituek «irekiak» ikusten dituzte; «lehia bizia» izango dela uste dute. EH Bildu «eroso» ikusten dute; EAJ, berriz, ataka zailean.
1977tik 2023ra bitartean, hamasei aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako bozak Hego Euskal Herrian, eta parte hartzea %70 izan da batez beste, legebiltzarretarako eta udaletarakoen gainetik. PSOEk bederatzi aldiz irabazi du, eta EAJk lau aldiz.
CISenak izan ezik, inkesta guztiek diote PPk eta Voxek osatutako blokeak gehiengo osoa lortuko duela gaur Espainiako Kongresuan. Eskuineko indarrak, baina, urduri agertu dira azken egunetan, eta iruzurraren mamua haizatu dute.
Oturuntzara zihoazenak trabatzen eta ekitaldia egin zedin galarazten saiatu dira 2.000 manifestari inguru. Polizia haien kontra oldartu da, eta lau lagun atxilotu dituzte gutienez. Zaurituak ere izan dira.
Nerea Ibarzabal gailendu da Gasteizen, 760,5 punturekin, eta sailkapen orokorreko lehen postuan paratu. Gibeletik sailkatu dira Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Maddi Ane Txoperena.
Jendetza bildu da Bilbon, Biansi Castilblancoren hilketa gaitzesteko manifestazioan. Besteak beste, eskatu dute berrikus dadila indarkeria matxistako kasuen larritasuna mailakatzeko sistema. Epaileak kartzelara bidali du hiltzailea.
Azken hamarkadetako Euskal Herriko musikaren nondik norakoak markatu dituzten figura nagusietako bat da Goñi. Hamaika talde bultzatu ditu, eta Euskal Rock Erradikala etiketaren sustatzaileetako bat ere izan da. Memoria liburu bat kaleratu du orain.
BERRIA, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Hamaika Telebista eta Elhuyar dira partaideak. Datorren proiektu nagusia partaideen ikus-entzunezko edukiak bilduko dituen plataforma bateratua da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Azken hamarkadetako Euskal Herriko musikaren nondik norakoak markatu dituzten figura nagusietako bat da Goñi. Hamaika talde bultzatu ditu, eta Euskal Rock Erradikala etiketaren sustatzaileetako bat ere izan da. Memoria liburu bat kaleratu du orain.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Puntu bakarra lortu du Valentziaren zelaian, bigarren zatian markagailuan aurrea hartu duen arren, Ruben Garciaren bidez. Etxekoek berandu gabe erantzun diote kolpeari, eta azken txanpan, VARak baliorik gabe utzi du Osanbelak kornerrez sarturiko gola.
Zubillagak denboraldi biribila osatu berri du. Skyrunningeko Munduko Kopan zortzigarren izan da, besteak beste. Mendiko lasterketen denboraldia amaituta, mendiko eskiko euskal selekzioarekin arituko da hurrengo hilabeteetan.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.