713 puntu eskuratu ditu Mendiluzek. Haren atzetik sailkatu dira Aner Peritz (707 puntu), Joanes Illarregi (707 puntu), Ane Labaka (703,5 puntu), Aitor Bizkarra (694 puntu) eta Agin Laburu (687 puntu).
19:25
Horrela gelditu da sailkapena:
Aitor Mendiluze………………….713
Aner Peritz………………….707
Joanes Illarregi………………….707
Ane...
19:25
Aitor Mendiluze da Gernika-Lumoko finalaurrekoko irabazlea. Zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren itzulirako. Donostiako Illunben kantatuko du azaroaren 21ean.
19:17
Gai emaileak minutu batetik bestera jakinaraziko du zer bertsolari den gaurko irabazlea.
19:16
Saio puntuagarriarekin bukatzeko, Illarregi eta Bizkarra inguratu dira mikrofonora. Honakoa izan dute hamarreko txikian aritzeko gaia: Haur beraren gurasoak zarete. Jakin dute geroz eta guraso gehiagok...
19:09
Mendiluze eta Laburu aritu dira segidan hamarreko txikian. Gaiaren arabera, aktoreak dira, eta telesail bat grabatzeko proposamena jaso dute. Baldintza bakarra jarri diete: eszena bakoitza euskaraz eta...
Etxebizitza Sindikatuen Sarearen topaketa irekiak egin dituzte Bilbon, «desjabetuen eta militanteen arteko elkarreragina» sustatzea helburu. Sarearen oinarri politikoak aurkeztu dituzte, baita grebaren «arriskuak eta erronkak» aztertu ere.
Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko.
Lizarraldea Bizirik elkarteak deituta, manifestazio jendetsua egin dute ustiatze proiektu handien aurka. Zenbait talde ekologistak errekurtsoa jarri diete eskualdean kobre meatzeak eraikitzeko planei.
Israelek adimen artifizialean oinarritutako sistemak erabiltzen ditu Gazako genozidioan, palestinarrak kontrolatzeko eta helburu militarrak zehazteko. Nuenok ohartarazi du horrek erasoak ugaritzen dituela eta Israelen pentsamoldea elikatzen duela.
Huthien arabera, Riad buru duen aliantza militarrak egindako erasoaldian zibilak baino ez dituzte hil. Ohartarazi dute balitekeela hildako gehiago izatea.
Hiru hilabete irauten du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak, baina Bertsozale Elkarteak aurrez hasi behar du hura antolatzeko lanetan, eta, amaitutakoan ere, aje handia uzten dio. Gainerako plazak aktibatzeko funtzioa ere badu txapelketak.
Bihar beteko da Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.
Erregistroak daudenetik neurtutako urririk beroena izan da aurtengoa, eta kalkulatu dute 2026ko tenperatura anomalia 1,56 eta 1,61 gradu artekoa izango dela.
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Plazaratu berri du bere laugarren bakarkako lana: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Lehen zatian gogor lehiatu ondoren, bigarrenean gol aukera gehiago sortu du Athleticek. Kontraeraso batean, Williams anaien arteko konexioari esker heldu da 0-1ekoa, 84. ean.
Sorterrian, talibanen altxamenduek gogor zigortutako Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez, eskiaren bidez osasuna, aisia eta genero berdintasuna sustatzeko. Gaur egun Alemanian bizi da, erbesteratuta.
Azaroaren 6an 25 urte beteko dira Vicente Ameztoi margolaria hil zela. Urteurrena baliatuz, haren ibilbidea eta obra laburbildu dute lau adituk, bakoitzak margolariaren lan bana hautatuta. Haren alderdi politikoa eta inplikazioa jarri dute agerian.