EHUko Hitz ikerketa zentroak bihar aurkeztuko du euskarazko adimen artifizialaren eredu berritua. Irudiak ulertzen ditu, eta ataza konplexuak ebazteko gai da. Herritarrei erabiltzeko eskatu diete, eredua ona delako eta hobetzen lagundu dezaketelako.
EAJk indarrez sartu du segurtasunaren hizpidea, «onkeria» alde batera uzteko eskatuta. Feijooren alboan, Ibarrolak agindu du «ez Sachezek ez Bilduk» ez dutela Nafarroa «umilduko».
‘La planta de Shiva’ bide historikoa kateatu du Villanueva del Rosarion (Malaga, Espainia), eta zailtasun hori gainditu duen lehen euskal emakumea da. Munduan zazpi baino ez dira gradu hori gainditu dutenak. Haren «ametsetako bidea» zen.
Bellostasek sei urte daramatza Intiako buru. Erakunde publiko horrek lehen sektorearentzako esperimentazioa eta aholkularitza lantzen ditu. «Hori egiten duen erakunde bakarra gara».
Esaldi «xaxatzaileak» dituzten kartelak banatzen ari da Taupa elkartea, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, itsasteko. Zapatak ekinbidearen zergatia azaldu du.
Ohartarazi dute etxebizitzaren krisia aspalditik dela arazo larria Euskal Herrian bizi diren migratzaile arrazializatuentzat. Nabarmendu dute era guztietako oztopo eta traba arrazista eta klasistei aurre egin behar dietela.
Musikariekin batera kudeatuko da, eta euskal musika entzuteko eta babesteko erreferentziazko gune digitala bilakatzea izango du helburu. Abenduaren 5etik aurrera egongo da erabilgarri, Durangoko Azokan aurkeztu ostean.
25 urte daramatza Ume Alaia elkarteak adopzio prozesuetan haurren eta familien bidelagun izaten. Lagundu dituzten familietako haurrak heldu dira, eta hitza hartu dute. Norbere prozesuan izandako bizipenak kontatu dituzte ‘Azalaz haratago' liburuan.
Ondarea babestea ez da soilik hura zaharberritzea eta ondo zaintzea, larrialdien aurrean babestea ere bada. Halakoetan, orduan, nola babestu altxorra? Gordailuak aurrea hartu du, eta badu plan bat.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Julio Soto gailendu da laugarren finalaurrekoan, 733,5 punturekin, eta itxi da hurrengo fasea: hemezortzi bertsolarik egin dute aitzinera. Colinak egin du bigarren, eta, gibeletik, Txoperena, Etxeberria, Arzallus eta Rekondo sailkatu dira.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Zale eta jokalari, euskal selekzioak indar erakustaldia egin du, eta Venezuela merezita menderatu. Jauregizarrek sartu du partidako gol bakarra, burukada eder batekin. 40.000 lagunetik gora bildu dira San Mameseko harmailetan.
Edurne Pasabanek bere ibilbidea jasotzen duen komikia lantzeko prozesua azaldu du inaugurazioan. Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko lau komiki dira erakusketaren oinarria. Ernest Luch kultur etxean izango da ikusgai abenduaren 12ra arte.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.