EH Bilduren «polizia eredu alternatibo ospetsua» zein den argitu dela ziurtatu du GBBk: «Guardia Zibila Ertzaintza baino lehenago; Intxaurrondo Arkauti baino lehenago». Otegik adierazi du EAJren baieztapenak «ausartegiak» direla.
Eusko Jaurlaritzak gaur ekin dio aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean aletzeari, eta seguruena aurrera aterako dira, erakunde horretan gehiengoa baitaukate EAJk eta PSE-EEk, EAEko gobernuko bi kideek, alegia.
Visa64 kolektiboak elkarretaratzea egin du Miarritzen, herriko kontseilua iragaten ari zen denboran. Ostiralean bildu ziren Serge Blanco auzapezarekin, baina banketearen ezeztatzeko borondaterik ez zuen agertu.
'Arraunean darraigu' jardunaldietan parte hartu du Natalia Marsicovetere Guatemalako ikertzaile independenteak, Gasteizen. Eskubideen kontrako mugimendu erreakzionarioak areagotzearen inguruan ohartarazi du.
Bozen makineria martxan dago. Baina nola antolatzen dira? Nork dauka demokrazia ariketa hori bermatzeko ardura? Zenbait instituzio publikok parte hartzen dute prozesuan, baina udalek daramate lema. Lasterketa bete-betean daude jada.
Asteasuko Siemens Gamesan urriaren 19an ekin zioten greba mugagabeari, ELAk eta LABek deituta. Hitzarmen propio bat eskatzen diote enpresari, hark itun bakarrean bildu nahi baititu Espainian eta Euskal Herrian dituen langileen baldintzak.
Sindikatuaren esanetan, Poliziaren «homogeneizazioa» bultzatzen du erabakiak, eta udaltzaingoen «gertuko polizia izaeraren kalterako» da. Kritikatu du postuen %21 betetzeko ez dela euskara eskakizunik egin.
Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Misioa bertan behera geratzea eragin badu ere, sahararrek ontzat jo dute Errusiak AEBen proposamena baztertzea. Leboihiren ustez, hala eragotzi egin da Marokoren ideiak legitimotzat hartzea.
Tenerifeko jokalari Jesus de Miguelen heriotza tarteko, Espainiako Federazioak gaur txapelketako partidarik ez jokatzea erabaki du. Atzo Andorraren aurkako partidan hartutako kolpe gogor baten ondorioz hil da jokalaria.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Nerea Ibarzabalek irabazi du Eibarko saioa, 740 puntu lortuta. Haren gibeletik sailkatu dira Alaia Martin (722), Miren Artetxe (713,5), Oihana Iguaran (701,5), Nerea Elustondo (696) eta Asier Azpiroz (642,5).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Kimi Antonellik 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi du lehen aldiz. Beheko kategorietan ez zuen distirarik egin, baina iazko sasoia ikasteko baliatu ostean, kolpea eman du orain. Nagusitasunez gailendu da, eta etorkizun handia izan dezake.
Guztira 86 duatloilari lehiatu dira EHMDZko proba beteranoenean. Azken hiru duatloien faltan, Izarne Maioz eta Gurrutxaga bera dira sailkapen nagusiaren buruan. Azaroaren 14an izango da hurrengo proba Idiazabalen, Euskal Herriko Txapelketa.
Azaroaren 6an 25 urte beteko dira Vicente Ameztoi margolaria hil zela. Urteurrena baliatuz, haren ibilbidea eta obra laburbildu dute lau adituk, bakoitzak margolariaren lan bana hautatuta. Haren alderdi politikoa eta inplikazioa jarri dute agerian.