Salatu dute sektoreko lan karga handitu egin dela, eta egunero egiten dutela lan etxebizitzaren espekulazioaren «ondoriorik gordinenak» pairatzen dituzten herritarrekin, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin sinatutako adierazpen batean.
Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu asteazkeneko greba deialdiari begira. «Osasun arreta, larrialdiak, garraio publikoa, hezkuntza eta oinarrizkotzat jotzen diren beste zenbait zerbitzu» bermatu nahi dituzte neurri horren bidez.
«Israeldar guztien hobe beharrez» jardun nahi duela esan du Eisenkotek, presidenteak gobernua osatzeko ardura eman ostean. Elkarrekin aritzea eskaini die Netanyahuri eta Smotrichi.
'Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du' lelopean egingo dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko kanpaina. Indarkeria matxistako kasuak «desnaturalizatu eta ikusarazi» egin behar direla adierazi dute Emakundek eta instituzio nagusiek.
Etxe krisialdiak aste gutxian hankaz gora jarri ditu erakunde publikoen eta alderdi politikoen agendak. Gizartearen aldarrikapenak direla eta, bozak aurreratu dituzte Espainian, eta greba orokor bat antolatu. Kanpainan ezingo diote izkin egin auzi horri.
Plazaratu berri du bere laugarren bakarkako lana: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin.
Proiektua bertan behera geratu arte ez dela bertatik mugituko esan du Maputxe ekintzaileak. Hainbat pertsona bildu ziren atzo zuhaitzaren azpian, ekologistari elkartasuna erakusteko.
Jensen Huang kontseilari ordezkariak aitortu du harreman sentimental bat izan zuela Megaspeed International enpresako arduradun batekin. Susmoak daude Megaspeedeko arduradunak harremana baliatu zuela espioitza egiteko.
Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko.
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak bigarren urtez jarraian jokatuko dute A serieko Lau eta Erdiko Txapelketaren finala, hilaren 22an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iaz, nafarrak irabazi zuen txapela: 22-11 nagusitu zen.
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aitor Mendiluze gailendu da Gernika-Lumoko saioan, 713 punturekin, eta haren gibeletik Aner Peritz (707), Joanes Illarregi (707), Ane Labaka (703,5), Aitor Bizkarra (694) eta Agin Laburu (687).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
42 urterekin, Guerra bilakatu da lasterketa irabazi duen korrikalaririk helduena. Tisalemak, berriz, bigarren urtez jarraian irabazi du. Iraitz Arrospide hirugarren izan da gizonezkoetan.
Sorterrian, talibanen altxamenduek gogor zigortutako Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez, eskiaren bidez osasuna, aisia eta genero berdintasuna sustatzeko. Gaur egun Alemanian bizi da, erbesteratuta.
Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena bete da. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.