Aukeratu nahi dituzun buletinak. Beti aurkituko duzu zerbait interesgarria irakurtzeko eta informatuta egoteko.
Jarraitu:
BERRIA Taldeko langileek bat egin dute etxe eskubidearen aldeko greba orokorrarekin. Gaur ez da papereko egunkaririk argitaratuko, eta Berria.eus-ek grebaren berri baino ez du emango.
Greba egunaren atarian, gogoratu du etxebizitzaren arazoa «egiturazkoa» dela, eta «modu gordinagoan» pairatzen dutela maiz emakumeek, «sexu-genero disidenteek», eta herritar migratu eta arrazializatuek.
Goizeko piketeak amaitu dira, eta manifestazioetara bidean daude grebalari asko. Poliziarekin zenbait istilu izan dira, eta pertsona bat atxilotu dute Iruñean eta beste bat Zamudion.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra, Hego Euskal Herrian greba orokorra egingo dute etzidamu. Etxebizitza sindikatuek eta lan arlokoek bat egin dute egoera jasanezina dela salatzeko eta erroko aldaketak exijitzeko.
Hamaika modutan eragiten du etxebizitzaren auziak euskal herritarren bizitzan. Logeletan eta ur berorik eta argirik gabe bizitzera behartuta dauden horietatik hasi, eta gurasoen etxetik kanpo bizitzeko diru laguntzak ezinbesteko dituzten horietaraino.
ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreikusten dute lanuzte «arrakastatsua» izango dela biharkoa.