Aukeratu nahi dituzun buletinak. Beti aurkituko duzu zerbait interesgarria irakurtzeko eta informatuta egoteko.
Jarraitu:
BERRIA Taldeko langileek bat egin dute etxe eskubidearen aldeko greba orokorrarekin. Gaur ez da papereko egunkaririk argitaratuko, eta Berria.eus-ek grebaren berri baino ez du emango.
Etxea eskuratzeko zailtasunak eta bizitzaren garestitzea arazo direla aitortu dute eragile gehienek, baina EAJk eta PPk ez dute mobilizazioa babestu, «greba politikoa» izan dela argudiatuta.
Grebaren deitzaileak, hau da, Maizterren Sindikatuak nabarmendu du «beste borroka ziklo bat» abiarazi duela lanuzteak, eta «historikoa» izan dela. UGTk eta CCOOk esan dute espektatibak gainditu dituela.
Jendetza ikusgarria bildu da etxebizitza eskubidearen alde hiriburuetan egindako manifestazioetan. Espekulatzaileak desjabetzea, etxebizitzak negozioa izateari uztea eta baliabideak langileen esku jartzea eskatu dute.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.
Los Ochoseko maizterrek martxa egin dute Erandiotik Bilbora, LAB sindikatuarekin batera. Hirurehun bat lagunek egin diete harrera Deustun, «elkartasuna» adierazteko kaleratze arriskuan dauden ehun familiei.
Goizeko piketeen ostean, manifestazioetara bidean jarri dira grebalari asko. Poliziarekin zenbait istilu izan dira, eta hamalau pertsona atxilotu dituzte denera.
Hamaika modutan eragiten du etxebizitzaren auziak euskal herritarren bizitzan. Logeletan eta ur berorik eta argirik gabe bizitzera behartuta dauden horietatik hasi, eta gurasoen etxetik kanpo bizitzeko diru laguntzak ezinbesteko dituzten horietaraino.
ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreikusten dute lanuzte «arrakastatsua» izango dela biharkoa.