Deustuko Unibertsitateak Bilboko campusa itxi du, Quiles hara joatekoa zela eta. Asaldatzailearen aurkako mobilizazio handiak egin dituzte. Istilu larriak egon dira, su barrikadak piztu baitituzte zenbait kaletan. Hogei bat atxilotu daude.
Kongresu kontserbadorearen aurrean Lulak herritarren babesa probestu beharko duela adierazi du Fleuryk. Bolsonarok bozen emaitzak onartu ez baditu ere, ez du uste oraingoan ezer gertatuko denik.
Azken proban ikasleek izan zituzten emaitza «kaskarrekin» arduratuta, gaiaz jarduteko bilkura sorta bat abiarazi du EH Bilduk arloko eragileekin, Eusko Legebiltzarrean. Gaur zenbait hitzaldi izan dira, eta bihar ere jarraituko dute.
Euskal pilota selekzioko kideak Euskal Herrira iritsi dira, lehen aldiz Munduko Txapelketan ofizialki parte hartu ondoren. Senideek, lagunek eta euskal selekzioen ofizialtasunaren aldekoek harrera beroa egin diete aireportuan.
Finalaurrekoen lehendabiziko saioa irabazita, abenduaren 5eko saiorako sailkatu da zuzenean, finalaren aitzinetik eginen den azkenekorako. Atsedena hartuko du orain, eta, eguna gerturatu ahala, berriz kontzentratzen hasiko da. Zazpigarren txapelketa du.
Euskal Herriko Ikastolek estrategia digital berria aurkeztu dute. Irakasleek ez dute pantailarik erabiliko HHn eta LHko lehen bi mailetan, eta ikasleak LH5en hasiko dira gailu digitalekin.
'Pilotakada' aplikazioa sortu du Erdozainek, sakelako telefonoan pilotan jokatzeko. Matematika ikasketak egin zituen arren, programazioarekiko zaletasunak bultzatu zuen bideojokoa sortzera.
Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bideoren bat prestatu ohi du urtero, eta aurten BERRIAko ikus-entzunezko taldeak ondu du, egunkariko euskara taldekoekin.
BERRIA Ikasgelaren 'Istorioen bila' unitate didaktikoa landu dute Zarauzko Oteitza lizeoko batxilergoko lehen mailako ikasleek, erreportajegintzan trebatzeko. Orotara 47 erreportaje egin dituzte, taldeka.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aurelio Artetaren 'Gerraren triptikoa' Artium museoan jarri dute ikusgai, eta Pablo Picassoren 'Mosketeraria pipa eta guzti' Arabako Arte Ederren Museora eramango dute. Bildumaren historia eta bilakaera ardatz izango ditu Artiumen urtemuga ospakizunak.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Sei urtean bigarrenez arituko da Anaitasuna Espainiako Kopako kanporaketetan Lehen Mailako talde baten aurka. Bihar Alavesen aurka neurtuko dituzte indarrak, 1.400 zaleren aurrean. «Izugarrizko festa» espero du Juaristi kirol zuzendariak.
Aurtengo zirkuituan lehen aldiz aritu dira bi garaileak. Aurreko probetan baino partaide gutxiago izan da Aiakoan. Lau proba geratzen dira: Ibarrakoa, Euskal Herriko Txapelketa Idiazabalen, Bidania-Goiazkoa eta Adunakoa.
Herrialdeetako azken bertsolari txapelketetako irabazleak elkarrizketatu ditu BERRIAk 'Etorkizuna' tarterako: Xabat Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre.