Larunbatean, emakume batek salatu zuten bi gizonezkok eraso egin ziotela, Arantzadiko parkearen ingurumarietan. Epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri die bi atxilotuei.
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du «gehiengo aurrerakoi askozaz ere zabalagoa» behar duela Diputatuen Kongresuan, gobernuak onartu nahi dituen neurriek aurrera egin dezaten.
Alderdi Liberaleko presidendegaiak botoen %47,03 lortu ditu; Langileen Alderdikoak, berriz, %45,16. Urriaren 25ean lehiatuko dira biak, bigarren itzulian.
Julio Soto gailendu da Tolosan, txapelketako bosgarren saioan, 683 puntu batuta. Ordena honetan sailkatu dira bertze bortz bertsolariak: Amaia Iturriotz (651), Eli Pagola (639), Aitor Servier (638), Unai Mendiburu (633) eta Oihana Bartra (632,5).
Tubos Reunidos erosteko prozesua hasi duten hautagai guztiek bisitatu dituzte plantak, baina bakar bat ere ez da bildu langileen ordezkariekin. Lehen eskaintzak aurkezteko epea etzi amaituko da, eta administratzaileak urriaren 15erako egingo du galbahea.
‘BasqTrain 35’ izena jarri diote ekimenari, eta, besteak beste, Europako herrialde guztietan ibili dezakeen AHTa garatzea du helburu. 105 milioiko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak datozen hiru urteetan, eta Ingeteamek garatuko ditu sistema berriak.
Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere «asko» dagoela egiteko.
Irati Antiaren 'Arrastoa' eskultura instalatu du aldundiak Zulueta jauregiko lorategian, jauregiak esklabotzarekin izandako lotura historikoari buruzko informazioa emateko. Contrapunto elkarte antiarrazistak prozesutik «kanporatu» dituztela salatu du.
Segiren aurkako sarekada batean atxilotutako 29 lagunek eskatu dute beren torturen auziak berriro irekitzeko. 2009an atxilotu zituzten, eta guztiek salatu zituzten torturak.
«Mapa bat» eskaini nahi du pentsalariak, zapalduek ikus dezaten non dauden sistema kapitalistaren barruan. Haren ustez, kapitalismoa da bidegabekeria guztien iturburua, eta, beraz, hura goitik behera eraldatzeko deia egin du.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
'Gaiak eta gai jartzaileak' du izena, eta bertsolari bat eta bi gai jartzaile arituko dira solasean: Beñat Gaztelumendi, Maite Berriozabal eta Imanol Artola 'Felix'.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Flandiarra izan da txirrindularirik indartsuena, baina azken metroetan fin ibili da italiarra, eta helmugako argazkiak argitu behar izan du nor izan den garailea.
Emakumezkoen podiuma euskal eskiatzaileek osatu dute: June Aranburu izan da bigarren, eta Maddalen Ruiz de Galarreta hirugarren. Gizonezkoetan, Ibai Letona podiumaren atarin geratu da, laugarren.
Fair Saturday Award saria jaso du Hustvedtek Bilbon, eta Paul Auster idazlea —43 urtez senar izan zuena— hil eta bi astera hasi zuen memoria liburuaz aritu da hizketan. Minaz aritzeari utzi gabe, maitasunaz, politikaz eta literaturaz ere mintzo da lana.