Aukerak ikusten dituzte urtarril bukaeran aurkezteko frantsesaren nagusitasuna kentzea helburu duen konstituzio aldaketa. Frantziako presidentetzarako hautagaien engaiamenduak lortzen entseatu nahi dute.
Mugimendu transfeministak salatu du hilketa matxista bat izan dela: «Justiziak eta sistemak babesik gabe utzi dute». Ustezko erasotzaileak 36 urte ditu, eta presondegian dago, behin-behinean.
Espainiako ezkerreko bi blokeek elkarri leporatu diote hautagaitza bateratua lortu ez izanaren ardura. Fronte Zabalak hamabost erakunderen batasuna aldarrikatu du, eta Podemosek salatu du lurraldeetako akordioak blokeatu dizkiotela.
Lambardik xede hau jarri dio Munduko Txapelketari: munduari erakustea, batetik, pilota bizirik dela, eta, bestetik, Argentina «gai» dela lehia garrantzitsuak antolatzeko. Pozik dago euskal selekzioa lehenengoz ari delako munduko txapelketa nagusi batean.
‘Bidean bat gara’ lelopean, Zizur Nagusian egingo dute, bihar, aurtengo Nafarroa Oinez jaia. Zizur Txikiko San Fermin ikastola eta Vianako Erentzun ikastola dira antolatzaileak, elkarlanean.
Joseba Asironen arabera, Iruñeko zentsura mozioaren ereduari eustea izango da helburua datozen udal bozetan. «Desberdinen arteko akordioa da hauteskunde guztietan Iruñeko herriak helarazten digun erradiografia».
Canon Français eskuin muturrak diruztatutako enpresak «euskal banketea» egin nahi du azaroan Miarritzen. Ipar Euskal Herriko sare militantea mobilizatzen hasi da, mehatxuak tarteko, baina politikariek ez dute erantzun.
Konkurtso administratzaileak bosteko lehen galbahea egin du, eta horietatik bik baino ez dute hartu euren gain Amurrioko eta Trapagarango plantei eusteko konpromisoa.
Bost foruzainek tiro egin zuten Iruñeko Golem zinema aretoen parean istiluei begira zegoen jendearen aurka. Asiron: «Oso argi dut nondik etorri den probokazioa»
Urrian supermerkatuak bularreko minbizia dutenei laguntzeko produktuz betetzen dira, denak arrosa kolorekoak. Iñurri elkarteak enpresa horien zuriketa arrosa salatu du, nabarmenduta beren kontura ari direla negozioa egiten eta minbizia ez dela jolasa.
Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.
Getxo eremu fantastiko bihurtu da komiki azokaren bitartez: ilustrazioen koloreak ziztu bizian aldatzen dira, eta pertsonaia mitologikoek topo egiten dute erakusmahaietan.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Museografia proposamen berritua ezabaldu du: esperientzia sentsorialagoak, eskala errealeko birsortzeak eta pieza historikoak. Fase berriak nazioarteko proiekzioa indartuko du. «Museoa gune bizi bihurtu nahi dugu», adierazi du Alex Txikonek.
Herrialdeetako azken bertsolari txapelketetako irabazleak elkarrizketatu ditu BERRIAk 'Etorkizuna' tarterako: Xabat Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre.