Segizio judiziala eta bi sarrailagile etxera sartu dira jada, eta hasi da jendea maletekin ateratzen. Beste bi saiakera eginak zituzten aurretik, baina AZET sindikatuak geldiaraztea lortu zuen.
Oraindik bakarturik daude Aratz Bilbao eta Malen Grunig, Estremerako espetxean. Askek uste du «aurrekari larria» dela, eta militantziaren kriminalizazioaren kontrako kanpaina abiaraziko du.
Poliziaren kontrako jarrerak leporatu dizkiete, joan den urtean Ezpeletan egindako manifestazioaren harira. Lau auzipetuen abokatuak horien kargugabetzea galdegin du.
Ikastolen Elkarteak gaur Jardunaldi Pedagogikoak ditu, Donostian; euskararen biziberritzeak dituen erronkei erantzute aldera, murgiltze ereduaren berrikusketak nolakoa izan behar duen aztertuko dute. Iñaki Iurrebasok emango du lehen hitzaldia.
Errusiako eta Txinako presidenteak bilera egin dute gaur, eta Indo-Pazifikoko ekonomiaren susperraldia goretsi: Putinek Errusiaren kontrako zigorrak gutxietsi ditu, eta Xik nabarmendu du eskualdean «bakea» eta «segurtasuna» beharrezkoa dela.
Abenduaren 4tik 8ra, guztira 1.098 nobedade eta 311 ekitaldi izango dira Durangoko 61. Azokan. Iaz estreinatutako Berbagailua eta Atartea guneei ere eutsiko diete, eta gaueko kultur egitaraua antolatu dute.
Bihar ikusiko du argia 'Grand Theft Auto VI' bideojokoak. Sekulako ikusmina piztu du mundu osoan. Jokoak ez du diskorik: kutxak deskargarako kode bat dakar. Sonyk iragarri du 2028tik aurrera ez duela diskorik merkaturatuko.
Kolonbiako unibertsitateetan urteak daramatzate estatuaren zapalkuntza pairatzen. Luisa Natalia Carusok jazarpen hori zenbaterainokoa den aztertu du, eta, esan duenez, jazarpen horrek bere bizitza «zeharkatu» duela.
EHUko Hitz zentroak bihartik aurrera jarriko du euskarazko adimen artifizialaren eredu berritua. Irudiak ulertzen ditu, eta ataza konplexuak ebazteko gai da. Herritarrei erabiltzeko eskatu diete, eredua ona delako eta hobetzen lagundu dezaketelako.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Pamiela argitaletxearekin kaleratu du nobela. Liburua osasun mentaleko egoitza bateko sute batekin hasten da, eta denboran atzeraka dago idatzita. Idazlearen lehen eleberria da.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Euskal ziklisten joan-etorriak gatza eta piperra eman dio txirrindularitzako fitxaketen garaiari. Beteranoek albo batera egin dute, eta Ostolaza taldez aldatu da. Nazioartean, Lidl da gehien indartu den egitura, eta Roglic talderik gabe dago oraindik.
EHMDZko zazpigarren proban garaile izan dira biak, Idiazabalen. Mailaz mailako gainerako txapelak ere banatu dira. Bi proba baino ez dira geratzen denboraldia bukatzeko: Bidania-Goiazkoa, larunbat honetan, eta Adunakoa, hilaren 28an.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.