Aukeratu nahi dituzun buletinak. Beti aurkituko duzu zerbait interesgarria irakurtzeko eta informatuta egoteko.
Jarraitu:
BERRIA Taldeko langileek bat egin dute etxe eskubidearen aldeko greba orokorrarekin. Gaur ez da papereko egunkaririk argitaratuko, eta Berria.eus-ek grebaren berri baino ez du emango.
Greba egunaren atarian, gogoratu du etxebizitzaren arazoa «egiturazkoa» dela, eta «modu gordinagoan» pairatzen dutela maiz emakumeek, «sexu-genero disidenteek», eta herritar migratu eta arrazializatuek.
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioek jendetza ikusgarria bildu dute hiriburuetako mobilizazioetan. Espekulatzaileak desjabetzea, etxebizitzak negozioa izateari uztea eta baliabideak langileen esku jartzea aldarrikatu dute.
Goizeko piketeen ostean, manifestazioetara bidean jarri dira grebalari asko. Poliziarekin zenbait istilu izan dira, eta hamalau pertsona atxilotu dituzte denera.
Hamaika modutan eragiten du etxebizitzaren auziak euskal herritarren bizitzan. Logeletan eta ur berorik eta argirik gabe bizitzera behartuta dauden horietatik hasi, eta gurasoen etxetik kanpo bizitzeko diru laguntzak ezinbesteko dituzten horietaraino.
ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreikusten dute lanuzte «arrakastatsua» izango dela biharkoa.