Blocusek deialdia egin du larunbaterako Bilbon, eta zenbait mezutan Donostia, Gasteiz eta Iruñea ere aipatzen dira, ostiralerako. Donostiako alkate Jon Insaustik udaleko segurtasun mahaia bildu du.
EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk hitzartu dute lantaldearen sorrera. Helburua da lehentasunezko herri erronkak identifikatzea, gaitasunak eta gabeziak aztertzea eta herri estrategia integral baten oinarriak ezartzea.
Euskal Herriko Ikastolek estrategia digital berria dute: ez dute pantailarik erabiliko HHn eta LHko lehen bi mailetan, eta LH5etik aurrera utziko dizkiete ordenagailuak ikasleei.
Euskal selekzioa Venezuelaren aurka ariko da, azaroaren 14an, San Mamesen. Partida euskal gizartearen topagune izatea nahi dute antolatzaileek. Sarrerak federazioaren webgunean salgai daude jada, 30 euroan. BERRIAlagunek %25eko deskontua izango dute.
Israelgo arabiarren koalizio kontserbadorea prest agertu da Eisenkoten blokearekin batera ituna egiteko. Ezkerreko koalizioak ez du gobernu horren parte izan nahi, baina adierazi du bide emango liokeela Eisenkoti gutxiengoan gobernatzeko.
Gobernuak esan du 69 hildako eragin dituen tren istripua arazo tekniko baten eta giza hutsen ondorio izan dela. Duela bi urte, Tren Istripuak Ikertzeko Espainiako Batzordeak neurriak eskatu zituen giza hutsegiteen arriskua «arintzeko».
Bertsolariek ordu asko pasatzen dituzte autoan, saioetara joan-etorriak egiten. Igor Elortzak eta Jon Maiak halako bidaia asko eta asko egin dituzte, gehientsuenetan txapelketako saio batean kantatzea zer den ondo dakien norbaitekin.
Hark kargua utzita, hutsik geratuko dira EBZko gobernu kontseiluko hiru posturik garrantzitsuenak. Lagarde ordezkatzeko hautagai nagusiak Klaas Knot herbeheretarra eta Pablo Hernandez de Cos espainiarra dira.
Neokolonialismoaren zama historikoaren eta Mendebaldearen jabetza etetearen erdian, Burkina Fasok aliantza berriak eraikitzeko bidea hartu du. Nishant Upadhyay ikertzaileak «subiranotasun politikoaren» norabidea aztertu du.
Beroak gorputzari bere tenperatura behar bezala erregulatzea zailtzen dionean agertzen da estres termikoa. Naia Ormaza ikertzaileak ohartarazi du klima larrialdiak arazoa areagotuko duela, eta gizatalde kalteberenei eragingo diela gehien.
Hego Euskal Herrian etxe eskubidearen aldeko greba orokorra egitekoa den egunean bertan familia bat kaleratu nahi dute Larratxo auzoko bere etxetik. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi du aurten 29 kasutan esku hartu dutela Altzan eta Bidebietan.
Lau eta erdikoan maiz hartu du estu Jon Ander Peñak Jokin Altuna, eta lehen aldiz gailendu nahi zaio. Final-laurdenetako ligaxkan Baikoren ordezkari bakarra da, baina ez du horregatik presiorik sentitzen.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Jon Iturregik 'Oroiminaren hirietan aldaroka' poesia liburua idatzi du. Esperientzia pertsonaletatik abiatuta, izandakoaren gaineko nostalgian sakondu du, eta Z belaunaldiaren eguneroko estresa, bakardadea eta ezinegona jaso.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Kanporaketari oso serio aurre egin diete zuri-gorriek, eta nagusitasunez hartu dute mendean Kataluniako taldea. Maroanek, Robert Navarrok, Nico Serranok, Vizcayk, Imgak eta Seltonek egin dituzte golak.
Nepal ekialdeko Jugal mendigune ezezaguneko gailur garaienetan bigarrena da: 6.518 metro ditu, eta mendi zail eta teknikoa da. Hiru alpinistak urriaren 26an heldu ziren tontorrera, eta biharamunean kanpaleku nagusira jaitsi.