Erritmo itogarrian aritu dira bi taldeak, eta zuri-gorriek aurrea hartu badute ere, behetik gora egin eta lehia berdindu dute txuri-urdinek. Lehen zatiko azken jokaldian egin dute etxekoek 2-1ekoa, penalti oso eztabaidagarri batekin.
Egungo bi taldeetako jokalariek ohorezko pasabidea egin diete, eta zaleek txalo artean eta hunkituta hartu dituzte. Bi klubek, duela 50 urteko Atotxan egin zutenari gorazarre egin nahi izan diote, orduan ikurrina legez kanpokoa baitzen.
Legegintzaldi erdiko hauteskundeak egingo dituzte asteartean AEBetan. Trumpen politikek gaitzespena piztu dute, eta Kongresuko bi ganberetan kolokan dago Alderdi Errepublikanoaren gehiengoa.
Euskara liskar iturri izan da Nafarroako Gobernuari eusten dioten taldeen artean. Hala ere, normalizazioaren aldeko politikak aplikatu dituztela dio Ana Ollo lehendakariordeak.
Azaroaren 6an 25 urte beteko dira Vicente Ameztoi margolaria hil zela. Urteurrena baliatuz, haren ibilbidea eta obra laburbildu dute lau adituk, bakoitzak margolariaren lan bana hautatuta. Haren alderdi politikoa eta inplikazioa jarri dute agerian.
Josune Otegik bizi osoa pasatu du ostalaritza munduan lanean, eta azkenaldian denda txikietan elkarrizketak egiten dabil, sare sozialetarako. Umetan lotsatia zen arren, aspaldi galdu zituen lotsa denak. Garrantzirik handiena zerari eman dio: pulamentuari.
Animaliek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute Euskal Herriko familietan. Hegoaldean guztira 840.000 maskota daude, eta haien beharrei erantzuteko «etengabe» hazten ari den sektore ekonomiko bat dago.
Gazteak erakartzeko epe luzerako plan bat prestatzen hasi dira Zuberoako hautetsiak. Lehen urratsa egungo egoera ulertzea da, eta ahulgune eta indarguneak identifikatzea.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Doinu berriak ateratzea ohikoa izaten da txapelketan, baina ez da ariketa erraza: jakin behar da nola egokitu mezura, eta nola ailegatu belarrietara. Irazustabarrenaren eta Sarasuaren ustez, kantaera lantzeak onura anitz dakartza bertsoetara.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Urte luzez elitean aritu ostean, erretiroa hartu du Itziar Gastearenak. Realean eta Alavesen jokatutakoa da, eta biharko derbia «berezia» izango da harentzat.