EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua, Eneka Maiz, Etxarri-Aranatzen.
Oskar Matute EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak, Barakaldon, esan du Euskal Herriak ez duela hutsik egingo «eta garaiak eskatzen duen neurrian» erantzungo duela. Iritzi du gaurkoak...
Hauek dira goizeko irudi ohikoenak: botoa ematen ari diren politikarienak. Aitor Esteban EAJko buruak Zeberion (Bizkaia) bozkatu du.
Mikel Oterok EH Bilduko hainbat kideren babesarekin eman du botoa Gasteizen.
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du egun lasaia izatea espero duela, eta ilusionatuta agertu da: «Ondo joango zaigu».
Eman du botoa Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaiak ere, Madrilen. Memoriarekin bozkatzeko eskatu die hautesleei, eta gaurko hauteskundeen garrantzia azpimarratu du, «datorren...
Maribel Vaquerok Urnietan (Gipuzkoa) bozkatu du. Herri horretako udalean zinegotzi izan zen 24 urtez.
«Blokeetan» oso nabarmen antolatu dira gaurko hauteskundeak, eta adituek «irekiak» ikusten dituzte; «lehia bizia» izango dela uste dute. EH Bildu «eroso» ikusten dute; EAJ, berriz, ataka zailean.
1977tik 2023ra bitartean, hamasei aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako bozak Hego Euskal Herrian, eta parte hartzea %70 izan da batez beste, legebiltzarretarako eta udaletarakoen gainetik. PSOEk bederatzi aldiz irabazi du, eta EAJk lau aldiz.
CISenak izan ezik, inkesta guztiek diote PPk eta Voxek osatutako blokeak gehiengo osoa lortuko duela gaur Espainiako Kongresuan. Eskuineko indarrak, baina, urduri agertu dira azken egunetan, eta iruzurraren mamua haizatu dute.
Bozkatzeko eskubidea dutenen artean, 127.570 Espainiako Estatutik kanpo bizi dira (AEHE errolda), eta 94.391k posta bidezko botoa eskatu dute. Espainiako Gobernuak izendatutako ordezkariek 14:00etako eta 18:00etako parte hartze datuak emango dituzte.
Oturuntzara zihoazenak trabatzen eta ekitaldia egin zedin galarazten saiatu dira 2.000 manifestari inguru. Polizia haien kontra oldartu da, eta lau lagun atxilotu dituzte gutienez. Zaurituak ere izan dira.
Nerea Ibarzabal gailendu da Gasteizen, 760,5 punturekin, eta sailkapen orokorreko lehen postuan paratu. Gibeletik sailkatu dira Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Maddi Ane Txoperena.
Jendetza bildu da Bilbon, Biansi Castilblancoren hilketa gaitzesteko manifestazioan. Besteak beste, eskatu dute berrikus dadila indarkeria matxistako kasuen larritasuna mailakatzeko sistema. Epaileak kartzelara bidali du hiltzailea.
Azken hamarkadetako Euskal Herriko musikaren nondik norakoak markatu dituzten figura nagusietako bat da Goñi. Hamaika talde bultzatu ditu, eta Euskal Rock Erradikala etiketaren sustatzaileetako bat ere izan da. Memoria liburu bat kaleratu du orain.
BERRIA, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Hamaika Telebista eta Elhuyar dira partaideak. Datorren proiektu nagusia partaideen ikus-entzunezko edukiak bilduko dituen plataforma bateratua da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Azken hamarkadetako Euskal Herriko musikaren nondik norakoak markatu dituzten figura nagusietako bat da Goñi. Hamaika talde bultzatu ditu, eta Euskal Rock Erradikala etiketaren sustatzaileetako bat ere izan da. Memoria liburu bat kaleratu du orain.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Zubillagak denboraldi biribila osatu berri du. Skyrunningeko Munduko Kopan zortzigarren izan da, besteak beste. Mendiko lasterketen denboraldia amaituta, mendiko eskiko euskal selekzioarekin arituko da hurrengo hilabeteetan.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.