'Kate' itsasontzia asteartera arte izango da Itsasmuseumen, Vigora, Lisboara, Malagara eta Siziliara joan aurretik. Europako portuak zeharkatzen ari dira, gizarte zibila mobilizatzeko.
Soziologoa da Aierdi; soziolinguista Uranga. Biek hogei urte baino gehiago daramatzate migratzaileek Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa nola hautematen duten aztertzen eta horrek dakartzan ondorioen gainean gogoetatzen.
Asteartean 30 urte beteko dira andre talde bat lehen aldiz Hondarribiko alardean sartzen saiatu zenetik. Bortxaz erantzun zieten, eta konpondu gabe dagoen gatazka piztu zen: emakumeen parte hartzeko eskubidea aldarrikatu beharrean daude oraindik.
Mutilzahar graziosoaren irudiaren gainetik, jenialtasuna eta transzenditzeko gaitasuna aitortzen diote bertsozaleek Lazkao Txikiri. Gorputz txikiak eta ahots meheak markatu zuten haren kantaera. Aurki izango da haren jaiotzaren mendeurrena.
Su arma bat entregatu du, eta atxilo hartu dute, su armaz egindako hilketa leporatuta. Azpeitiko Udalak «zuhurtziaz eta errespetuz» jokatzeko eskatu du.
Bilboko aireportuko zuzendariak dioenez, aztertu egin dute zeintzuk diren aireportuak dituen behar eta gabeziak, eta laster ekingo diote azpiegitura handitzeko proiektuak zirriborratzeari, oraindik eperik finkatu ez duten arren.
Zabalate izenak argi erakusten du gaztelu hori pasabide zela. Izen bereko herritik abiatuta, bi aukera daude: lau kilometroko ibilbidea egitea, edo hamabost kilometrokoa, Ozioko gaztelua ere bisitatuta.
Ikerketa batek agerian utzi du Aral itsasoko sedimentuek ehunka milioi tona karbono dioxido isurtzen dituztela atmosferara, eta lur eremu lehorrak urez estaltzeak isuria geldituko lukeela.
Izan Inurri elkarteak hirugarrenez antolatu du ospakizuna, minbizia dutenez gain «gizarte osoa inplikatzeko» xedez. Mahai inguruak, bertso saioa, kalejira eta kontzertuak bildu dituzte egun osoko egitarauan.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Mutilzahar graziosoaren irudiaren gainetik, jenialtasuna eta transzenditzeko gaitasuna aitortzen diote bertsozaleek Lazkao Txikiri. Gorputz txikiak eta ahots meheak markatu zuten haren kantaera. Aurki izango da haren jaiotzaren mendeurrena.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Jokoan izan dituzten bederatzi puntuetatik zazpi puntu bildu dituzte bi taldeek. Quique Sanchez Flores eta Luis Miguel Ramis entrenatzaileak pozik daude sasoia nola hasi duten ikusita, baina zuhur mintzatu dira.
Micher Quito lagun perutarrarekin batera, bigarren bidea dute mendi horretan. Estilo alpinoan egin dute igoera. Zailtasunak: WI7/M6/6c/1.060m. Aurrez Alpamayo ere igo zuten, «txikitako ametsa». Urrezko Pioleterako ere izendatu dituzte 'Kuntur' bideagatik.
Adimen artifizialaren inguruan gogoetatu dute Borja Calvo eta Jon Mentxakatorre unibertsitate irakasleek. Agerian utzi dute ez dela nahikoa hausnartu mundua irauli duen teknologiari, haren erabilerari eta ondorioei buruz.