746,5 puntu eskuratu ditu, eta hurrenkera honetan sailkatu dira gainerakoak: Beñat Gaztelumendi, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi, Xabat Galletebeitia eta Gorka Pagonabarraga. BERRIAk zuzenean kontatu du.
19:38
Gaurko irabazleak hala agurtu du aurrean izan dituen 1.400dik gora lagunak:
Mila esker Lekunberri
zuen txalo hotsak
zekartzan Baionako
ikasleen ahotsak
ta nola ahaztu atzoko
Gasteizeko...
19:27
Hala gelditu da puntuazioa:
Amets Arzallus.................... 746,5
Beñat Gaztelumendi............ 733
Saioa Alkaiza....................... 689,5
Xabat Illarregi..........................
19:25
Amets Arzallusek irabazi du gaurko saioa, 746,5 punturekin. Hortaz, Bilbon kantatuko du abenduaren 5ean.
19:20
Saio puntuagarria amaituta, minutu batetik bestera esango dute zein den gaurko irabazlea.
19:17
Pagonabarragak eta Galletebeitiak ere amaitu dute saio puntuagarria. Honakoa izan dute hamarreko txikian aritzeko gaia: «Ikaskideak zarete. Psikologia graduko lehen maila hasi berri duzue»....
Mertxe Aizpurua ordezkatzeko, EH Bilduk bere kide sendoenetako bat bidaliko du Espainiako Kongresura, Gipuzkoako zerrendako lehen tokian. Etxebarrietak argi azaldu du oraingoa ez dela «erdibidekoentzako garaia».
Bouygues higiezin promotorearen Baionako egoitzaren aitzinean ehun pertsona inguru bildu dira Marieneko lurretako proiektua bertan behera utz dezan galdegiteko. Ipar Euskal Herriko hautetsi «franko» proiektuaren kontra direla nabarmendu dute.
Bortz mila pertsona inguruk protesta egin dute tren geltokitik abiaturik. Suprefeturaren eta herriko etxearen heinean, Frantziako Poliziak negar gasa bota die manifestariei behin eta berriz. Hamar lagun atxilotu dituzte, eta bertze zenbait zauritu.
Frantziako Barne Ministerioaren arabera, 410.000 izan dira manifestariak; sindikatuen hitzetan, 800.000. Azken orduan istiluak piztu dira, besteak beste, Parisen, Marseillan, Lyonen eta Estrasburgon.
Manifestazioa egin dute Getxon, egitasmoa bertan behera utzi eta horren dirua garraio publikorako erabil dezatela eskatzeko. Mobilizazioa amaitutakoan, kanpaldia hasi dute Artatza parkean.
EH Bilduk, European Left Alliancek eta European Free Alliancek ‘Herriak lidergoa hartu’ lelopean jardunaldiak egin dituzte ortziralean eta larunbatean, Iruñean. Europako ehun udal ordezkari aurrerakoik baino gehiagok parte hartu dute.
Komisarian hil zen Elhadji Ndiaye, 2016ko urriaren 25ean. Hamar urte geroago, polizia batek tiroz hil du Babacar Welle. Bi kasuotan, auzitan dira polizia indarkeria eta arrazakeria.
Azpeitiko Kulturaz kultur kooperatibak hamabost urte daramatza sormena garatzeko eta transmititzeko baliabideak eta oholtza jartzen. Hiru espazio dituzte —Sanagustin kulturgunea, Soreasu antzokia eta Dinamoa sormen gunea—, eta hamaika kultur proiektu.
BERRIA Ikasgelaren 'Istorioen bila' unitate didaktikoa landu dute Zarauzko Oteitza lizeoko batxilergoko lehen mailako ikasleek, erreportajegintzan trebatzeko. Orotara 47 erreportaje egin dituzte, taldeka.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Andoni Rekondo eta Aner Peritz aurrenekoz ari dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Final-laurdenetan lortutako puntuek modua eman diete hurrengo fasera pasatzeko, eta aukera aprobetxatzeko gogoz dira.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
'Frontball'-ean, Alberdik galdu egin du finala Mexikoren aurka, eta Larrartek Venezuelako ordezkaria hartu du mendean brontzea lortzeko partidan. Pilota egokituan, berriz, Elkorok eta De Antak finala galdu dute Frantziaren kontra.
Hemezortzi herrialdetako 49 film bilduko dituzte abenduaren 4tik 13ra. Aurten 231 hautagaitza aurkeztu dira, inoizko gehien. Besteak beste, ‘Tenzing’ filma eta Dean Potter eskalatzaileari buruzko ‘The Dark Wizard’ dokusaila estreinatuko dira.
Herrialdeetako azken bertsolari txapelketetako irabazleak elkarrizketatu ditu BERRIAk 'Etorkizuna' tarterako: Xabat Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre.