Deustuko Unibertsitateak Bilboko campusa itxi du, Quiles hara joatekoa zela eta. Asaldatzailearen aurkako mobilizazio handiak egin dituzte. Istilu larriak egon dira, su barrikadak piztu baitituzte zenbait kaletan. Hogei bat atxilotu daude.
Kongresu kontserbadorearen aurrean Lulak herritarren babesa probestu beharko duela adierazi du Fleuryk. Bolsonarok bozen emaitzak onartu ez baditu ere, ez du uste oraingoan ezer gertatuko denik.
Azken proban ikasleek izan zituzten emaitza «kaskarrekin» arduratuta, gaiaz jarduteko bilkura sorta bat abiarazi du EH Bilduk arloko eragileekin, Eusko Legebiltzarrean. Gaur zenbait hitzaldi izan dira, eta bihar ere jarraituko dute.
Euskal pilota selekzioko kideak Euskal Herrira iritsi dira, lehen aldiz Munduko Txapelketan ofizialki parte hartu ondoren. Senideek, lagunek eta euskal selekzioen ofizialtasunaren aldekoek harrera beroa egin diete aireportuan.
Finalaurrekoen lehendabiziko saioa irabazita, abenduaren 5eko saiorako sailkatu da zuzenean, finalaren aitzinetik eginen den azkenekorako. Atsedena hartuko du orain, eta, eguna gerturatu ahala, berriz kontzentratzen hasiko da. Zazpigarren txapelketa du.
Azken urteetan Euskal Herrian sortu diren energia komunitateak batzeko, Ehnergia sarea sortu dute. Otxandianok adierazi du trantsizio ekologikoa «demokratikoagoa eta justuagoa» izan daitekeela energia komunitatearen bitartez.
Israelgo Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte asteartean, eta aurrez aurrekoa izango da: Benjamin Netanyahu lehen ministroa Gadi Eisenkot armadako jeneral ohiaren kontra. Litekeena da ez bataren eta ez bestearen blokeek gehiengo osorik ez lortzea.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak kontatu du gizarte zerbitzuek ez dietela alternatibarik eskaini, eta Gasteizko Udalaren «erabateko utzikeria» salatu du.
'Pilotakada' aplikazioa sortu du Erdozainek, sakelako telefonoan pilotan jokatzeko. Matematika ikasketak egin zituen arren, programazioarekiko zaletasunak bultzatu zuen bideojokoa sortzera.
Guau plataforman entzun eta ikus daiteke 'Plaz!' saioa. Atal bakoitzean, gonbidatu batek euskarazko liburu bat eramango du. Youtuben eta Spotifyn ere zabalduko dute.
BERRIA Ikasgelaren 'Istorioen bila' unitate didaktikoa landu dute Zarauzko Oteitza lizeoko batxilergoko lehen mailako ikasleek, erreportajegintzan trebatzeko. Orotara 47 erreportaje egin dituzte, taldeka.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Aurtengo zirkuituan lehen aldiz aritu dira bi garaileak. Aurreko probetan baino partaide gutxiago izan da Aiakoan. Lau proba geratzen dira: Ibarrakoa, Euskal Herriko Txapelketa Idiazabalen, Bidania-Goiazkoa eta Adunakoa.
Herrialdeetako azken bertsolari txapelketetako irabazleak elkarrizketatu ditu BERRIAk 'Etorkizuna' tarterako: Xabat Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Alaia Martin eta Iñaki Viñaspre.