Aukeratu nahi dituzun buletinak. Beti aurkituko duzu zerbait interesgarria irakurtzeko eta informatuta egoteko.
Jarraitu:
BERRIA Taldeko langileek bat egin dute etxe eskubidearen aldeko greba orokorrarekin. Gaur ez da papereko egunkaririk argitaratuko, eta Berria.eus-ek grebaren berri baino ez du emango.
Bilbobus autobusen kotxe tokian ere jendea bildu da. Ateratzear zen autobus baten parean jarri dira, eta oihu egin diote: «Ez atera, batu zaitez!»
#GrebaOrokorra#HuelgaGeneralUGT...
Bilboko metroak atzerapenak iragarri arren, trenak garaiz iristen ari dira, momentuz. Agian, ohi baino bidaiari gehiago, 07:00ak izateko. Tranbia ere badabil Bilbon.
Inguru horietan, Ertzainak EITBko...
Grebalariek blokeatuta dauzkate Amurrioko zein Laudioko (Araba) Tubacex enpresako sarrerak. Laudion ere grebalariek Gardeako industria gunea zeharkatzeari ekin diote.
Laudion ere Tubacex...
Madrilgo Mercamadrid merkatuan istiluak izan dira goizean goizetik, han ere greba baitago deituta. 1000 manifestari inguru elkartu dira merkatuan, eta Madrilgo CCOOk X bidez salatu du poliziak piper gasa...
CCOO eta UGT sindikatuek jada egin dute grebaren lehen balorazioa, gaueko txandak kontuan hartuta. Esan dute «jarraipen zabala» izan duela. Esaterako, aipatu dute automozioaren sektorean %90ekoa...
Algortan (Getxo, Bizkaia), zabor edukiontziak jarri dituzte errepidean, Sarrikobaso kalean barrena, ibilgailuak igarotzea oztopatzeko. Udaltzainak ari dira horiek kentzen. Sarrikobaso eta Telletxe...
Imanol Pradalesek lehendakariak zalantzan jarri zituen greba orokorra egiteko arrazoiak, eta sindikatuei leporatu zien deialdia baliatu nahi izatea bere gobernuaren kontra egiteko. Begoña Alfaro...
Greba egunaren atarian, gogoratu du etxebizitzaren arazoa «egiturazkoa» dela, eta «modu gordinagoan» pairatzen dutela maiz emakumeek, «sexu-genero disidenteek», eta herritar migratu eta arrazializatuek.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra, Hego Euskal Herrian greba orokorra egingo dute etzidamu. Etxebizitza sindikatuek eta lan arlokoek bat egin dute egoera jasanezina dela salatzeko eta erroko aldaketak exijitzeko.
Hamaika modutan eragiten du etxebizitzaren auziak euskal herritarren bizitzan. Logeletan eta ur berorik eta argirik gabe bizitzera behartuta dauden horietatik hasi, eta gurasoen etxetik kanpo bizitzeko diru laguntzak ezinbesteko dituzten horietaraino.
Sindikatu handienek grebara deitu dute asteazkenerako: espekulazioa eta errentismoa jarri dute jomugan, betiere soldata duinaren eskakizuna albo batera utzi gabe.
ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreikusten dute lanuzte «arrakastatsua» izango dela biharkoa.