Talde komunitarioko Barne ministroek adostu dute zorroztu egin behar direla EBren kanpoko mugak. Hainbat GKEk salatu dute ia urik eta janaririk gabe daudela Ceutan jarraitzen duten migranteak.
Lurzaindiko kide bat eta ELB sindikatuko beste bat Baionako auzitegira deituak ziren gaur goizerako, ardiak eta borda bat plantatzeagatik. Irailaren 1ean jakinaraziko dute deliberoa.
Eguraldia lagun, Zeledonen jaitsierarekin hasi dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Erasorik gabeko jaiak izan daitezela eskatu du Zeledonek, eta Martxoaren 3ko biktimak izan ditu gogoan.
«Egindakoak pentsarazten digu Oriamendik gatazka pertsonal bat duela Imanolekin», adierazi dute erremontistek. Enpresak zera azaldu du: «Txapelketa guztietan trabak jarri ditu; beraz, kanpoan uztea erabaki dugu».
Lehenengoz aplikatuko dute Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legean jasotako lurzoru erreserbaren neurria. Alokairurako babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Lakuak.
Enerkide proiektuak, 165 energia komunitate identifikatu, eta proiektu berriak bultzatzeko baliabideak sortu ditu. Energia komunitateak garatzeko lanean ibili da Aitor Urresti.
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriak aipatuz, proiektuan sakoneko aldaketen berri eman dute komunikabideek. Artatza-Itzubaltzetako institutuko familiei eta langileei, ordea, ez diete irtenbide argirik eman oraindik.
Kurduen buruzagia eta DEM alderdia Turkiako bake prozesuari buruzko lege proposamena idazteko bildu dira. Ocalanek zera eskatu du: «Guztiek bere gain hartu dezatela prozesua arrakastatsua izan dadila bermatzeko ardura».
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Bi finalak Irungo Gal estadioan jokatu dituzte, estadio horrek 100 urte beteko dituela eta. Abuztuaren 16an argituko da nork jokatuko duen Euskal Herria Kopako finala; Euskal Herria Txapelakoan, berriz, Realak eta Athleticek neurtuko dituzte indarrak.
BCCko zuzendaria da bata: Joxemari Aizega. Trebiñuko Urgora jatetxeko sukaldari izandakoa da bestea: Laura Muñoz. Zientzia eta berrikuntzaren begietatik begiratzen dio batak gehiago, eta tradizioarenetik besteak gehiago, baina gastronomiaz ari dira biak.