Sare 'Ezin da gehiago luzatu' lelopean mobilizatuko da larunbatean. Hain zuzen, Uribe-Etxeberriak azaldu du konponbidera iristeko azken pausoak emateko garaia dela, presoei zein biktimei dagokienez.
Odolez tindatutako iragan hurbilaren oroimena oso presente egon da joan berri den urtean. Halaber, euskal alderdi nagusien zuzendaritzak berritzeko urtea izan da 2025a. Hau da 2025. urteko abezedario politikoa.
Zazpi urte eta erdiko eta lau urteko zigorrak ezarri zizkieten 2022an. Zuriarrainen eta Sarriegiren kontrako zigorrak, berriz, bi urtera eta urte eta erdira arindu ditu.
Ekoizpena bikoiztu ahal izateko, gutxienez 100.000 milioi euro inbertitu beharko lirateke hurrengo urteetan. AEBetako konpainia handiak zuhur mintzo dira, dirua sartu aurretik segurtasun juridikoa eta egonkortasun politikoa behar baitituzte.
AEBetako presidenteak Caracasi exijitu dio eteteko Txinarekin, Errusiarekin, Iranekin eta Kubarekin duen harremana. AEBetako armadak petroliontzi bat atzeman du Islandiatik gertu, Venezuelarako ezarritako blokeoa hausten saiatzeagatik.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, 6.500 lagun elkartu ziren larunbatean Bilbo Arenan, eta besteak beste aktoreak, musikariak eta euskalgintzaren arloko hainbat lagun esanguratsu izan ziren oholtzan. Orain, BERRIAn ikus daiteke bi orduko ekitaldia.
Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako ‘Desobedienteak 18/98’ antzezlana estreinatuko dute bihar Arriaga antzokian; Maria Goirizelaiak idatzi du. Doktoretza egin berri duen gazte baten istorioa baliatzen du 18/98 sumarioaz jarduteko.
Azken urteetan euskal eskaladak eman dituen harribitxietako bat da Udane Mugika. 16 urte baino ez ditu, eta azken denboraldian 17 urtez azpikoen Espainiako Kopa irabazi du blokeko eta zailtasuneko modalitateetan.
Jesus Alegriak Artazuko 1.581 hitz jaso ditu liburu batean, tartean leku izenak eta galzorian dauden esamoldeak. Oskar Alegria zine zuzendariak bere aitak egin duen memoria ariketa goratu du: «Herrixkako Larousse bat da».
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Gaur hasiko da zikloaren bederatzigarren aldia, Gasteizko Artium museoan, 'Planet of the Apes' filmarekin. Hamabi pelikula proiektatuko dituzte, eta hogei zientzialaritik gora arituko dira haien aurkezpenak egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Bere lehen finalean kantatzeko ilusioz dago Alaia Martin. Luxutzat dauka finalean parte hartzeko aukera bera, eta, luxua dela gogoan hartuta, esan nahi dituenak ahalik eta kalitate handienarekin kantatu nahi ditu.
Athleticek Cultural Leonesaren aurka jokatuko du, Leonen, eta Alavesek Rayo Vallecano hartuko du Mendizorrotzan. Norgehiagokak urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean izango dira.
Patagonian, Karakorumen, Perun... eskalada ederrak egin dituzte euskal alpinistek 2025ean. Felix Iñurrategiren heriotzaren 25. urteurrena bete da. Sara Alonso garaile izan da Zegama-Aizkorri maratoian, eta bigarren GTWS zirkuituan eta Munduko Txapelketan.
Erantzun beroa izan du Euskalgintzaren Kontseiluak euskaltzaletasuna hauspotzeko asmoz egindako deiak: 6.500 lagun elkartu dira Bilbo Arenan. Hurrengo mobilizaziorako deia egin dute: Iruñean izango da, ekainaren 13an.