Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta

  • 253 hitz
  • Albistea entzun

Gaztelaniako eskolak ematen ari zen 52 urteko emakumea, eta 16 urteko ikasle batek eraso egin zion. Erailketa egotzita, atxilotu egin zuten berehala gaztea. Auzia ikertzen ari dira orain.

Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Tomas Akinokoa lizeo pribatuan gertatu zen erasoa, otsailaren 22an, 10:00 aldera. Irakaslea handik gutxira zenducloseHil. zen, ospitalean. 16 urteko ikasle batek egin zion eraso, hainbat lekukoren aurrean; segituan atxilotu zuten, eta polizia etxera eraman, erailketacloseGiza hilketa. egotzitacloseLeporatuta.; hau da, aurreikusiriko hilketa gisa ikertzen ari dira gertatua. AurrekaricloseZigor aurrekari.rik ere ez du mutilak.

Agnes Lasalle zen hildako irakaslea, eta 52 urte zituen. Labankada 16 urteko mutil batek eman zion. Halere, ez dago guztiz argi nola gertatu zen erasoa. Lekuko batzuek kontatu zutenez, gaztelaniako klaseak ematen ari zen emakumea, eta ikasle bat bere eserlekutik altxatu zen; bizkar zorrocloseMotxila.tik labana bat atera, gelako atea blokeatu, eta irakasleari eraso zion. Beste lekuko batzuen arabera, berriz, gelara sartu zen mutila, erasoa egitera; haien arabera, gazteak esan zuen «ahots batek agindu ziola erasoa». 

Atxiloturiko nerabeak arazo psikologikoak dituela zabaldu dute.

Atxiloturiko nerabeak arazo psikologikoak dituela zabaldu dute. Ikasle batzuek esan dutenez, orain arte ez da inoiz arazorik sortu atxiloturikoaren eta irakaslearen artean. Edonola ere, goizean, erasoaren aurretik hitz xelebreak egin omen zizkien ikaskideei. «Ahotsak entzun» zituela, eta norbait beraz «jabetu» zela.

Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroak atsekabea adierazi zuen, hunkituta, Donibane Lohizunera bertaratuta: «Larritasun ikaragarriko drama honen aitzineancloseAurrean., Frantziako Errepublikako presidentearen eta gobernuaren izenean etorri gara, gure atsekabea eta elkartasuna adieraztera hezkuntza komunitateari». Lizeoko zuzendaritzarekin bildu ostean, agerraldia egin zuen; babesa agertu zion, eta hildako langileaz ere mintzatu zen: «Nire pentsamenduak irakaslearen familiari, lankideei eta ikasleei zuzentzen dizkiet. Biktimak ikasleekin zuen engaiamenduacloseKonpromisoa.z ere ohartarazi gaituzte».

Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroak atsekabea adierazi zuen, hunkituta, Donibane Lohizunera bertaratuta.

Jatorrizko artikuluak