AZKENAK
Elkarte memorialistek Jaurlaritza salatuko dute Falangearen elkarretaratzeagatik
Frankismoaren biktimak «umiliatu eta gutxietsi» ditu Falangeak Gasteizen berriki egindako elkarretaratzean. Jaurlaritzak, gainera, baimendu egin du sinbologia frankista erakustea, eta, horrek memoria historikoari buruzko legeak urratu dituelakoan, Jaurlaritza salatuko dute hamalau elkarte memorialistak.
«Pedagogismoari» kritika
ArkiTetak: arkitektura andreen begiekin
Emakume arkitektoak isilarazi edo ezkutatu dituztelako kezkatik abiatuta, 'Hiztetaldiak' hitzaldi sorta prestatu dute ArkiTetak emakume arkitekto gazteen kooperatibak. Arkitektura ere beste modu batera egitea posible delakoan daude.
Arnasguneei eutsi, arnasberritzeko
Hizkuntzaren osasun orokorraren adierazle ezin hobea da euskararen arnasguneen egoera. Horren harira, aditu zenbaitek ohartarazi dute arriskua dagoela euskarak nagusitasuna galtzeko eremu horietan, euskara biziberritzeko politiketan asmatu ezean behintzat.
Bakearen barometroa
Israelek askatu berri du Basem Khandakji idazle palestinarra, Arabiar Fikzioaren Nazioarteko Sariaren irabazlea. 21 urte eduki dute preso. Iñigo Aranbarrik iritzi zutabe honetan gogoan izan du haren kasua, eta bakerik ezaren sinboloetako batekin lotu du: Amar Bharati indiarrarekin.
NABARMENDUAK
Martxelo Otamendi: Handira jotzeko kazetaritza
Martxelo Otamendi 'Euskaldunon Egunkaria'-ko eta BERRIAko zuzendari ohiarekin elkarrizketa liburua argitaratu dute. Otamendik ia bizitza osoa eman du euskarazko kazetaritzari lotuta, eta horren inguruko hamaika kontu azaldu ditu liburu horretan.
Txiki eta Otaegiren hilketen inguruko dokumentala egin du BERRIAk
Duela 50 urte fusilatu zituzten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi. Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren. BERRIAk haien senideekin eta gertukoekin hitz egin du, eta, horrez gain, fusilatu zituzten lekuetara bidaiatu eta dokumental bat egin du garai ilun hartako pasarte nabarmenenetako baten kontakizuna osatzeko.
Pantailatik baino, hobe leihotik begiratzea
Nerabeen artean hedatzen ari den joera bat da ‘barebacking’-a. Garraio publikoan sakelakoari begiratu beharrean, leihotik paisaiari begiratzean datza. Joera bat da, eta, adituen hitzetan, oso osasungarria.
ERABILIENAK
Turismoa, onuragarria edo buruhaustea?
Turismoa aho biko ezpata dela esan daiteke. Onura ekonomikoa dakar ostalaritzarentzat, eta udal batzuek sustatu egiten dute; baina gero eta eragin handiagoa du herritarrengan, eta ez beti onerako.
Txo
Bermeon txo erabili izan dute orain arte gazteek elkar agurtzeko, baina azkenaldian bro erabiltzen dute. Hiru letra baino ez dituzte bi hitzek, baina badago aldea bata erabili edo bestea erabili. Onintza Enbeita bertsolariak hausnarketa interesgarria egiten du iritzi artikulu honetan.
Palestinako gatazka eta nazioartearen diplomazia ulertzeko hainbat gako
Nazio Batuen Erakundeko 193 herrialdeetatik 157k aitortzen dute Palestinako Estatua. Erresuma Batuak eta Frantzia daude urrats hori eman berri dutenen artean. Diplomaziaren alorrean hartzen diren erabakiek zerbaitetarako balio ote duten: galdera hori eta beste hainbat aletu dituzte 'Berriketan' podcasteko saio berri batean: 'Palestinaren aitortza ez da aski'.
Irulegiko Eskuaren inguruko dokumental bat egiten ari dira
'Eraukon. Eskuaren mintzoa' dokumentala udaberrirako egongo da prest. Oroitz Zabala eta Iban Toledo orain ari dira ikus-entzunezkoa grabatzen. Zirrara sentitu zuten hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zela jakitean: «Egun batetik bestera bihurtu zen gure herriaren pop ikono bat».
«Afrikan, pobrezia eta sufrimendua ez ezik, arrakasta ere badago»
Haur adoptatuen aurkako arrazakeria: sotila, baina agerikoa
Haur adoptatuek arrazakeria pairatzen dutela azpimarratu du Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bideogile bizkaitarrak. 'Hogeitabat' filmean islatu du berak jasan duen arrazakeria. Zinema Ikusezina jaialdian eman dute haren lana.
INFOGRAFIAK
IKUSI GUZTIAK
Afrika benetan den baino txikiagoa ikusten dugu munduko mapetan
Lurraren ikuspegia desitxuratuta erakusten dute munduko mapek; ekuatorearen inguruko lurraldeak errealitatean diren baino txikiago ageri dira. 'Correct the Map' egitasmoak herrialde guztiak proportzio berean erakutsi eta mapa eredua aldatzeko eskatu du.
Eolikoak hartzeko gaitasuna handitu dute
Behin-behinean onartu duten plan batean, eolikoak hartzeko ahalmena handitu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 86.000 hektareatan. Halaber, atea zabalik utzi diote lurra bestela sailkatzeari ingurumen kalteberatasunari dagokionez.
Uraren ospitaleak
Harraskatik eta komun zulotik botatakoa garbitu egin behar da itsasoa ez kutsatzeko, eta horretaz arduratzen dira araztegietan. Prozesu konplexu baten bidez, ura arazten dute, baita lohia sortu ere.
BIDEOAK
IKUSI GUZTIAK
Ordenagailu kuantiko erraldoia, Donostian
Hiru bakarrik daude munduan: AEBetan bat, Japonian bestea eta Donostian hirugarrena. Espektatiba ugari dakartzan ordenagailu kuantiko bat inauguratu dute Gipuzkoako hiriburuan, IBMren System Two.
Energia berriztagarriek ikatza gainditu dute argindarra sortzeko iturri gisa
Lehen aldiz munduan, energia iturri berriztagarrietatik ikatzetik baino argindar sorkuntza handiagoa izan da aurten. Mugarri garrantzitsua da, baina ikatzaren erabilera oraindik ere oso handia da.
Jane Goodall zendu da, txinpantzeen lagun handia
Jane Goodall primatologoa 91 urterekin hil da. Tanzaniako oihanetan egunak eta egunak eman zituen txinpantzeen portaera aztertzen. Azkenerako, haien lagun handia egin zen.