Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea proposatu du astronomo talde batek

  • 390 hitz
  • Albistea entzun

NBEren Hizkuntza Indigenen Hamarkadaren harira eskatu du Astronomoen Nazioarteko Batasunak izenak proposatzeko 20 planetarentzat.

Beroarekin zerikusia duten euskarazko izenak proposatu dituzte behin-behinean Gliese 468 izena duen izarrarentzat eta Gliese 486b haren planetarentzat.

Gliese 486 du behin-behineko izena Lurretik 26 argi urtera dagoen izar batek, eta haren planetetako bati Gliese 486b esaten diote. Baina baliteke laster aldatzea, eta sistemari euskarazko izena jartzea. Astronomo talde baten proposamena onartzen badute, Su eta Gar izango dira etorkizunean.

Izenak proposatu dituztenen artean, iaz planeta topatu zuen taldeko astronomo bat dago, Jose Antonio Caballero.

Izenak proposatu dituztenen artean, hauek daude: Jose Antonio Caballero, iaz planeta topatu zuen taldeko astronomoa; EHUko Itziar Garate-Lopez, Naiara Barrado Izagirre, Santiago Perez Hoyos eta Agustin Sanchez Lavega irakasleak; eta Pedro Migel Etxenique Landiribar fisikaria. Horrez gain, gizarteko bestelako hainbat ordezkarik bultzatu dute ekinaldiacloseEkitaldia, ekintza.. Tartean dira Kike Amonarriz Gorria, Garazi Andonegi Beristain, Ana Galarraga Aiestaran, Juanma Gallego Moya, Juan Ignacio Perez Iglesias eta Ilaski Serrano Urkidi.

Nazioarteko Astonomoen Batasunak erabakitzen du zein izen jarri galaxia, izar, planeta eta ilargiei, eta, ebatzicloseErabaki. bitartean, behin-behineko izen tekniko batekin lan egiten dute zientzialariek. Prozesua errazteko, batasunak dei egiten dio tarteka astronomo komunitateari. Aurten ere, hogei exoplanetacloseEguzki sistematik kanpoko planeta.rentzako eta haien izarrentzako izenak proposatzeko eskatu dute. Nazio Batuen Erakundeak 2022-2032ko tartea Hizkuntza Indigenen Hamarkada izendatu duenez, oraingoan bereziki hartuko dute kontuan proposaturiko izenak hizkuntza indigenetan egotea.

Zergatik 'Su' eta 'Gar'?

Beroarekin zerikusia duten izenak aukeratu dituzte, bero handia baitago Gliese 468 izarrean eta Gliese 486b haren planetan. Izan ere, Su planetan ezingo litzateke bizi, nahiz eta Lurraren modukoa den, han beruna urtzeko moduko beroa egiten duelako. Lurraren masa baino 2,8 aldiz handiagoa da planeta horrena, baina haren diametroa %30 handiagoa da. Beraz, Lurra baino dentsoagoa da (%30 gehiago), eta litekeena da harrizkoa izatea, eta burdinazko nukleo bat edukitzea.

Su planetan ezingo litzateke bizi, nahiz eta Lurraren modukoa den, han beruna urtzeko moduko beroa egiten duelako.

«Euskal mitologian etxeko sua etxeko jeinua da, eta mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak ditugu Gabonetako eta San Joan eguneko suak. Gar izan da izarrarentzat aukeratutako izena, gori-goricloseOso bero. dagoen gasezko bola bat baita», idatzi dute izena proposatu dutenek euren argudioetan.

«Gar izan da izarrarentzat aukeratutako izena, gori-gori dagoen gasezko bola bat baita».

'Su' eta 'Gar' izenen proposatzaileak

Euskarazko izendapenak zientzian

Su eta Gar ez lirateke espazioko lehenengo euskal izenak. 2002ko irailetik, Galdakao kraterra dago Marten, Xabier Orue-Etxebarria EHUko Geologia eta paleontologia irakaslearen eraginez. 35 bat kilometroko diametroko kraterra da, meteorito batek edo beste objektu baten talkak sorturikoa; planeta gorriaren hego hemisferioan dago, Gusev kraterraren ondoan.

Galdakao kraterra dago Marten, Xabier Orue-Etxebarria EHUko Geologia eta Paleontologia irakaslearen eraginez.

Badira euskarak zientziari emaniko beste hainbat izen, tartean Lirainosaurus astibiae dinosauro lerdena, Musturzabalsuchus krokodiloa, eta Parkinsonen gaitzarekin loturiko dardarina proteina.

Jatorrizko artikuluak