Sexu abusuak

Piccaso erasotzailea Picasso jenioak estalia
Mende erdi bete da Pablo Picasso margolari kubista hil zenetik. Haren omenezko dozenaka ekinbide antolatu dira, eta Berria FM-k ere egin du berea; begirada feministatik. Izan ere, gauza jakina da Picasso erasotzaile matxista bat izan zela.
Bereizi ote daitezke pertsona eta artista? Zer egin behar da haren obrarekin? Galdera horiei erantzuten laguntzeko, Haizea Barcenilla arte komisarioaren laguntza izan dute [saioaren 12. minututik aurrera].

Elizaren altzoan, 90 erasotzaile eta 177 biktima
1940ko hamarkadatik aurrera Eliza katolikoaren barruan gertatutako eta ezagutarazitako sexu abusuak bildu ditu BERRIAk. Auzi gehienek preskribatu dutenez, lau erlijioso soilik zigortu dituzte. Datu hauek, baina, icebergaren tontorra besterik ez dira.

'Soilik baietz da baietz' legea aldatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua
Iazko urrian indarrean sartu zenetik, nahi gabeko ondorio bat ekarri du Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Espainiako Lege Organikoak: dozenaka sexu erasotzaileren zigorrak berraztertu dira, eta horietako batzuk, murriztu.

Maddi Ane Txoperena Iribarren: «Abusuen gaia landu ahala, jende asko hurbildu zait 'ni ere bai' erratera»
Umetan jasandako sexu abusuek uzten duten marka psikologiko sakona aztertu du kazetari, bertsolari eta idazleak (Hendaia, Lapurdi, 1994). 'Ez erran inori' eleberrian, bere ibilbideko bigarren fikzio lan luzean.

Alberto Barandiaran: «Hedabideek sexu abusuei garrantzia emateak asko lagundu du isiltasuna hausten»
Alberto Barandiaran kazetariak 'Ez duzu abusatuko' liburua (Txalaparta, 2017) kaleratu zuen Iñigo Astiz eta Miren Rubiorekin batera. Euskal Herriko Elizako pederastia kasuei buruzko lehen liburua da; 50 elkarrizketa baino gehiago egin zituzten lana osatzeko, eta hainbat kasu berri argitaratu.

Susanna Minguell: «Sexu abusuak egunerokoak dira, eta erasotzaileak jende normala dira»
Haurtzaroan jasandako sexu abusuak «auzi politiko» bat direla uste du Susanna Minguell filosofo eta idazle transfeministak (Bartzelona, 1983), eta «harreman logika» bat dutela oinarri: «Haurtzaroko sexu abusu gehienak konfiantza harreman batetik abiatzen dira».