AZKENAK
Groenlandiako hiriburuan kazetari lanetan
Oriol Bäbler kazetariak kronika bat bidali du Groenlandiatik. Uhartea Danimarkako parte da, baina bertakoek independentzia dute amets. Donald Trump AEBetako presidenteak uhartea bereganatzeko nahia agertu du orain.
'Dark romance' literatura: irakurleen plazer errudunak
'Dark romance' literatura generoak emakumeak ditu idazle, protagonista eta irakurle nagusi. Milioika jarraitzaile ditu munduan, baina euskal literaturara ez da iritsi olatua. Erein aurten da kaleratzekoa lehen nobela erromantikoa.
Euskaldun kuadrilla bat Madrilen: «Asko eskertzen da horrelako lagun talde bat izatea».
Gazteak dira, euskaldunak, eta telesailetan ari dira lanean. Hobeko Gonzalez Viñaspre, Xabier Elizalde, Angela Etxaniz eta Ainhoa Larrañaga Madrilen bizi dira eta lagunak egin dira.
Hego Euskal Herrian sare sozialak erabiltzea debekatuko diete 16 urtetik beherakoei
Frantzian 15 urtetik beherakoei ezarri nahi diete debekua. Ipar Euskal Herriko adingabeei eragingo lieke neurriak. Espainiak iragarritako neurriak, berriz, Hego Euskal Herriko adingabeei eragingo die.
Zein da Gazako egoera gaur egun?
Su etena ezarri eta Trumpek agindutako bake plana indarrean jarri zenetik, nazioartearen arreta Gazatik aldendu da. Azken egunotan, baina, zenbait gertakarik aktualitatera ekarri dute berriro. Maddi Iztuetak bideo honetan azaldu du zer-nolakoa den Gazako egoera gaur egun.
Programazio didaktikoa
Sei unitate didaktikoz osatutako irakasgaia: 'Komunikazioaren erronkak XXI. mendean'
NABARMENDUAK
Zabalik da Berria Ikasgela sariketan parte hartzeko epea
BERRIA Ikasgelaren III. Sariketa da aurtengoa, eta bertan parte hartzeko epea irekita dago martxoaren 27ra arte. Parte hartu nahi dutenek ikasgela@berria.eus helbidera igorri ditzakete euren lanak.
BERRIAko euskara arduraduna, euskaltzain oso
'Euskaldunon Egunkaria'-tik hasi eta BERRIAraino, makina bat urte egin ditu Irene Arrarats Lizeagak bi egunkariotako euskara arduradun gisa. Euskaltzain oso izendatu berri dute, eta euskarazko egunkari nazional biek akademiaren eredua testu idatzietara ekartzeko egindako bidea azpimarratu du.
24. Korrika: Atharratzetik Bilbora, martxoaren 19tik 29ra
Zuberoatik Bizkaira joango da 24. Korrika, Atharretzetik Bilbora zehazki. 'Euskara gara' leloa hartuta beteko ditu kaleak, zubiak eta tunelak... Aste honetan aurkeztu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Errigorari omenaldia egiteko baliatuko dutela iragarri.
ERABILIENAK
Sai zuria, arriskuan den zeruetako altxorra
Euskal Herriko zeruetan ikus daitekeen espezierik berezi eta mehatxatuenetako bat da sai zuria. Azken urteotan haren habitatak babesteko egindako ahaleginak ez du espeziearen arriskua gainditu, hura mehatxatzen duten arrazoiak ere ez direlako desagertu.
'Uxina': 'ainaren' bizimodu gogorraren isla
'Uxina' film laburra egin du Lucia Ezker zinema ekoizle eta zuzendariak. XIX. mendean Nafarroako Pirinioetako haranetatik Zuberoara migratzen zuten emakume langileen «bizimodu gogorra» islatu du hartan.
Uretaratu dute 'San Juan' baleontzia
Uretaratu dute San Juan baleontzia, XVI. mendean Kanadan hondoratu zenaren erreplika. Albaola Itsas Kultur Faktorian hura berreraiki eta Kanadara bidaiatzeko proiektua azken fasean sartu da. 2027ko udan espero dute bidaia egitea.
Euskal Herriko lehen ponpatze zentrala, Nafarroan
800 megawatteko zentral hidroelektriko bat egin nahi du Accionak Nafarroan, Alaitz mendian. Otao herriko lurretan, bi urtegi eraikiko lituzkete, eta goikotik behekora 640 metroko jauzia egongo litzateke. Zentrala eraikiko balitz, Nafarroan kontsumitzen den argindarraren %43 sortuko luke azpiegiturak, ahalmen betean arituko balitz.
Spotifytik eta streaming plataformetatik kanpoko bizitzaz
Hainbat musikarik eta musika taldek Spotify plataformatik irtetea erabaki ostean, erabaki horretaz eta streaming plataformen botereaz eta mugez aritu dira Iruñean, Musika streamingsmo garaian mahai inguruan.
Jokoa ez da errenta, nerabeentzat ere ez
Nerabe eta gazteek jokoarekin duten harremana gero eta arazo larriagoa da. Nafarroan eman dute abisua, baina arazoa Euskal Herri osoan hedatuta dagoela erakusten dute datuek. Horretan ari diren elkarteek ikastetxeek prebentzioan duten eginkizuna azpimarratu dute.
INFOGRAFIAK
IKUSI GUZTIAK
Munduko hamar puntu bero
Urte berriarekin batera nabarmendu beharreko hainbat gertakari izan dira munduan, bata bestearen atzetik. Aditu batzuen arabera, nazioarteko 'statu quo'-a aldatzen ari da.
Parisko Ituna betetzeko leihoa, ixtear
Munduari denbora agortzen ari zaio. Parisko Itunean aipatzen den 1,5 graduko tenperatura igoeraren helburua lortzeko aukera gero eta txikiagoa da. Ituna sinatu zenetik %10 handitu dira CO2 isurketak, eta iaz ere handitu egin ziren aurreko urtekoen aldean.
Euskal presoen egoera: azken fasean sartuta
120 euskal preso inguru daude gaur egun, eta horien erdiak kalera ateratzen ari dira modu batean edo bestean. Sare Herritarraren arabera, azken fasean sartuta dago euskal presoen auzia.
BIDEOAK
IKUSI GUZTIAK
Trump agintean: urtebete, bost urte balira legez
Urtebete egin du Donald Trump AEBetako presidenteak agintean. Urtebetean hankaz gora jarri du nazioarteko ordena, eta gero eta protesta gehiago ditu AEBetan bertan, immigrazioaren aurka mobilizatu duen ICE Poliziaren jarrera bortitzaren ondorioz.
«Herriaren garaipena» ospatuko dute, Guggenheim Urdaibai ez dutelako egingo
Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera utzi du proiektua kudeatu duen patronatuak, eta erabaki hori «herriaren garaipen bat» izan dela sinetsita, ospatzeko ekitaldi bat iragarri du egitasmoaren aurkako herritar plataformak, otsailaren 7rako.
Desinformazioaren ozeanoan, adimen artifiziala arrantzale
Adimen artifizialak kazetaritzan eta oro har informazioaren munduan ekar dezakeen egoera aztertu dute Bilbon mahai inguru batean, BERRIAk antolatuta. Dagoeneko desinformazio asko dagoen egoera bat areago nahas dezake adimen artifizialak. Haren arriskuez ez ezik, eman dakiokeen erabilera ere hartu dute aintzat.





