Emakumeak eta generoa

Damaris Egurrola: «Tituluak irabazteaz gainera, taldearentzat garrantzitsu sentitu naiz»

Damaris Egurrola: «Tituluak irabazteaz gainera, taldearentzat garrantzitsu sentitu naiz»

Txapeldunen Liga irabazi duen Euskal Herriko lehen emakumezkoa da Damaris Egurrola (Orlando, AEB, 1999). Olympique Lyoneko jokalariak Frantziako Liga ere irabazi du. Eta, ezusterik ezean, uztailean Eurokopa jokatuko du Herbehereekin.

Onarpena ardatz duen legea, onetsita

Onarpena ardatz duen legea, onetsita

Onespenik gabeko ekintzak bortxaketa gisa hartuko dira, eta erreparazioa bermatuko zaie biktimei. Izan ere, Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa onartu du Espainiako Kongresuak, gehiengoz. CUP abstenitu egin zen, eta PPk eta Voxek aurka bozkatu zuten.

Abortu librerako urratsa

Abortu librerako urratsa

Abortuaren lege proiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Heziketan eta osasun menstrualean eragiteko neurri sorta bat jaso dute. Besteak beste, higiene menstrualerako produktuak doan banatuko dituzte institutuetan.

Genozidioa berriz Europan

Genozidioa berriz Europan

Bosnia eta Herzegovinako gerra hasi zela 30 urte dira. Garbiketa etnikoak ezaugarritu zuen Bosniako gerra (1992-1995). Azken datuen arabera, 100.000 lagun hil zituzten, eta 20.000 emakume baino gehiago bortxatu. Hainbat lagunek beren herria utzi eta Euskal Herrira ihes egin zuten.

Eta gerrak emakume aurpegia balu?

Eta gerrak emakume aurpegia balu?

Gerrari eta gatazka politikoari begira jarri dira BERRIA FM podcast feministan Amagoia Mujika Tolaretxipi, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Ane Irazabal kazetariak. Hirurek gertutik erreparatu diete azken egunotan Ukrainan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan jazo direnei.

Emakumeak Kongon: bortxaren bortxaz lekualdatuak

Emakumeak Kongon: bortxaren bortxaz lekualdatuak

Emakumeen aurkako indarkeria sexuala barne migrazioaren kausa eta ondorio da Kongoko Errepublika Demokratikoan. Mineralen ustiaketarekin loturiko talde militarrek gudu zelai bilakatu dute emakumeen gorputza, eta haien aurkako bortizkeria gizarteko gainerako arloetara hedatu da. BERRIA bertan izan da. 

XXI. mendeko sorginkeria

XXI. mendeko sorginkeria

Kongoko Errepublika Demokratikoko Hego Kivu eskualdeko 28 emakume hil zituzten iaz sorgin izateaz akusatuta. BERRIAko kazetari Maddi Ane Txoperena Iribarrenek han bertan jaso ditu hainbat testigantza.

Zaintzeko beste modu bat aldarri

Zaintzeko beste modu bat aldarri

Pandemiak agerian utzi du zaintza guztiz beharrezkoa dela eta, aldi berean, egungo eredua agortuta dagoela, feministen aburuz. Hori dela eta, zaintza sistema publiko baten inguruko aldarria zabaltzen ari da mugimendu feministan.

I(ra)kasle puta horiei

I(ra)kasle puta horiei

Maitane Nerekan Umaran filosofia irakasleak hainbat galdera eta gogoeta egiten ditu zutabe honetan hezkuntza sistemari buruz. Gaur egun indarrean dagoen sistemaren ordez sistema hori feminista izango balitz zer gertatuko litzatekeen aurreratzen du.