Auto kutsagarrien zirkulazioa mugatuko du udalak Bilbo erdialdean

  • 183 hitz
  • Albistea entzun

Zehazki, 0, ECO o C bereizgarriak ez dituzten autoak ezingo dira sartu, hau da, 2006ko urtarrila baino lehen matrikulatutako gasolinazkoak, eta 2015eko iraila baino lehenagoko dieselak. Orain hirian dabiltzan autoen erdiei eragingo die.

Airearen kalitatea hobetzea eta mugikortasun iraunkorra sustatzea da asmoa. Neurriak lanegunetan ezarriko dira soilik.

Bilboko emisio txikiko eremua hiriaren erdialdea izango da. Espazio hori Sabino Arana kaleak, Autonomia kaleak eta itsasadarrak mugatuko dute. Lanegunetan soilik izango du eragina, 07:00etatik 20:00etara. Hori bai, sarbide eta zirkulazio murrizketak pixkanaka aktibatuko dira ordenantzacloseAgindua.
indarrean sartzen denetik 2029. urtearen amaierara arte. Salbuespena izango dira, besteak beste, egoiliarcloseToki jakin batean bizi den pertsona.
ren ibilgailuak.

Salbuespena izango dira, besteak beste, egoiliarren ibilgailuak.

Bilboko airearen kalitatea eta osasun publikoa hobetzea du helburu proiektuak, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziaren esanetan, legezko betebeharrarekin konplitzearekin batera. Europako Batasunak osasun publikoa hobetzeko eskatzen dituen gidalerrocloseArau eta jarraibideen multzoa.
ak betetzeko hasierako pausoa da, baita Espainiako Gorteek 2021ean klima aldaketaren alorrean onartutako legea betetzekoa ere. Arau horien arabera, 50.000 biztanletik gorako hiri guztiek hartu beharko dituzte neurriak «mugikortasunaren ondoriozko emisioak» murrizteko, eta, beraz, emisio gutxiko eremuak ezarri beharko dituzte.

Europako eta Espainiako arauen arabera, 50.000 biztanletik gorako hiri guztiek hartu beharko dituzte neurriak «mugikortasunaren ondoriozko emisioak» murrizteko.

Ibilgailuen zirkulazioa da kutsadura iturri nagusia Bilbon, eta airearen kalitateari eta biztanleen ongizate akustikocloseHotsari dagokiona.
ari eragiten die. Udalaren esanetan, hiriaren ezaugarriak kontuan hartu dituen azterlan baten emaitza da ordenantzaren diseinua.

Jatorrizko artikuluak