Sinatzaileek uste dute ostiralean Eusko Jaurlaritzarekin egindako akordioari esker hobekuntzak izango direla Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleentzat eta oro har sistemarentzat.
AEBek %145etik %30eraino jaitsiko die tarifa produktu txinatarrei, eta Txinak %125etik %10eraino AEBetakoei. Trumpek esan du negoziazioak akordioa lortuta amaituko direla baina, hala ez bada, ez dituela muga zergak berriro %145era igoko.
Gerrilla kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia. Abdullah Ocalan buruzagiak armak uzteko eskatu eta bi hilabete pasara eman du pausoa. Erdoganen arabera, «beste garai bat» ekarriko du urrats horrek.
Guztira 65 herrialdek zigortzen dituzte LGTBI komunitateko kideak. Herrialde horietatik zortzik heriotza zigorra ezartzen dute; Saudi Arabiak eta Bruneik, esaterako.
Lankidetza publiko-pribatuari buruzko lantaldeak proposamen bat onartu du, alor pribatuarekiko dependentzia murrizteko. Hala ere, proposamena bultzatu duten eragileak ez dira fio, eta osasun mahaiak hori jaso dezala nahi dute.
Herri Urrats «giro goxoan» pasatu dela erran dute antolatzaileek, eta balorazio «oso ona» egin. Maiatzaren 23ko mobilizazioari begira jarriko da Seaska, Frantziako Hezkuntza Ministerioari baliabide gehiago galdegiteko.
Epaitegiek legez kanpoko eraikinak botatzeko aginduak ematen dituzten arren, hainbat urte luzatzen da batzuetan agindu horiek betearazteko prozesua. Javier Olaberri abokatuaren esanetan, «mundu guztiak ahal duen guztia egiten du eraisketa gerta ez dadin».
Azken egunetan mugimendu esanguratsuak izan dira alderdian. Batetik, Begoña Alfarok iragarri du ez dela aurkeztuko primarioetara. Bestetik, Podemoseko zuzendaritzan Nafarroako hiru kide izango dira, tartean Neniques Roldan.
Burlatan adingabe bat bortxatu zuen gizonari lau urte eta erdi murriztu zioten zigorra martxoan. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, «zentzuzkoa» da bortxatzaileak pentsatu izana neska 16 urtetik gorakoa zela.
Bizitzaren, ahotsaren eta askatasun sortzailearen ertzak arakatzen ditu Maria Goirizelaia antzerkigileak. «Gizatasuna, sentiberatasuna eta indarra» oinarri, antzerkia bizitzeko eta birpentsatzeko espazio bihurtzen du oholtza.
Generoaren definizioa zabaltzen saiatu da idazlea, eta leku egin dio jolasari. Poesiatik eta hausnarketatik ere baduten piezak bildu ditu liburuan. Pamielarekin argitaratu du lan berria.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro gazte donostiarrek jaso dute Azpeitiko Udalaren eta Euskal Mendizale Federazioaren 4.000 euroko laguntza. Bideak zabaldu asmo dituzte Kirgizistan eta Txina mugaldeko Djangart mendilerro ezezaguneko bosmilakoetan.
'Romualda Zuloaga, panderoaren bidaia hilezkorra' liburuan oso maiteak dituen hiru arlo batu ditu Carrascok: historia, ikerketa eta trikitia. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko zuzendaritzako kide ere bada.