Behera egin du emantzipazio tasak: 18 eta 34 urte artekoen %32k baino ez dute familiaren etxetik alde egin. Gazteen Euskal Behatokiaren txosten baten arabera, etxebizitza garestitzeak nabarmen zaildu du emantzipazio prozesua.
Falangearen kontrako protesten harira, Segurtasun sailburuak esan du «irudiek argi eta garbi» erakusten dutela «atzean zerbait antolatua» dagoela. Era berean, adierazi du atzoko ekitaldia «legezkoa» zela.
Hamasek aske utzi ditu bizirik zeuden hogei gatibu israeldarrak. Eta hildako lau bahituren gorpuak entregatu ditu. Trukean, Israelek 1.968 preso palestinar askatu ditu.
Euskaltzale, zuzendari, zutabegile, telebista eta irratiko kolaboratzaile, analista... Martxelo Otamendiren ibilbidea oparoa da, eta euskal gizartean eragina izan duten gertaera horiek hitz bihurtu ditu Garbiñe Ubeda herrikide eta ofiziokideak.
Zerga bilketak aurreikuspenak gainditu ditu, eta lehen aldiz 20.000 milioi euroren langaren gainetik geratuko da aurten. Zerga berrikuspenaren ondorioz, hiru foru ogasunek 335 milioi gutxiago jasoko dute datorren urtean.
Zapiainen ‘Txillardegi hizkuntzalari’ eta Bigurik euskarara ekarritako ‘Arturoren uhartea’ lanak dira saritutakoak. Garazi Albizuak jaso du gaztelaniazko literaturako saria, ‘Termita’ nobelagatik, eta Itxaso del Castillok gaztelaniazko saiakerakoa.
Bizi duen arrazakeria islatu du Larrinagak ‘Hogeitabat’ filmean. Haren ustez, erdeinua «sotilagoa» da, eta existitzen dela ere ukatu diote sarritan. Zinema Ikusezina jaialdian emango dute lana.
Marino Aiala eta Victor Placencia ikertzaileek nafar papergintzaren jatorriari erreparatu diote liburu batean: XIX. mendean, Larraun ibaiaren ertzean, Epifania Irazusta enpresaburuak bi paper fabrika ireki zituen, San Miguel eta Pastaola.
Elhuyarrek bikoizketa automatikoa egiteko Euskal Herriko lehen plataforma sortu du. Hori ikusirik, «bikoizketaren prozesu artistikoa» defendatu du EHBE bikoizleen elkarteak.
Euskalgintzako dozenaka ordezkarik bat egin dute Bilbon, Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27ko ekitaldia iragartzeko antolatutako agerraldian. Haien hitzetan, euskaltzaleok indarra dute larrialdiari aurre egin eta egoerari buelta emateko.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Bere lehen finalean kantatzeko ilusioz dago Alaia Martin. Luxutzat dauka finalean parte hartzeko aukera bera, eta, luxua dela gogoan hartuta, esan nahi dituenak ahalik eta kalitate handienarekin kantatu nahi ditu.
Estreinakoz ari dira erabiltzen VAR sistema emakumezkoen Espainiako Lehen Mailan. Ez da gizonezkoen Lehen Mailan erabiltzen denaren berdin-berdina. Epaileek jokaldiak berriz ikusten ematen duten denbora luzeak eragin du eztabaida gehien.
Egutegiko hirugarren proban lehen garaipena lortu du iazko Zirkuituko irabazleak. Idiazabaldarrak, berriz, bigarren garaipena du. Larunbatean Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Kanpezun.
Adineko gizon homosexual baten larruan sartuta, protagonista rola jokatu du Moriartitarren ‘Maspalomas’ filmean. Lanak orain aretoetan izan lezakeen arrakastaz harago, pertsonaia antzezteko izan duen jarreragatik pozik bezain harrituta segitzen du.