Jendetza ikusgarria bildu da etxebizitza eskubidearen alde hiriburuetan egindako manifestazioetan. Espekulatzaileak desjabetzea, etxebizitzak negozioa izateari uztea eta baliabideak langileen esku jartzea eskatu dute.
Piketeek poliziak izan dituzte atzetik; leku askotan istiluak sortu dira, jendea identifikatu eta atxilotu dute. Errepideetan, unibertsitateetan, dendetan eta ostalaritzan izan du eraginik handiena.
Los Ochos eraikineko maizterrek martxa egin dute Erandiotik Bilbora, LAB sindikatuarekin batera. Hirurehun bat lagunek egin diete harrera Deustun, elkartasuna adierazteko kaleratze arriskuan dauden ehun familiei.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.
Etxea eskuratzeko zailtasunak eta bizitzaren garestitzea arazo direla aitortu dute eragile gehienek, baina EAJk eta PPk ez dute mobilizazioa babestu, «greba politikoa» izan dela argudiatuta.
Grebaren deitzaileak, hau da, Maizterren Sindikatuak nabarmendu du «beste borroka ziklo bat» abiarazi duela lanuzteak, eta «historikoa» izan dela. UGTk eta CCOOk esan dute espektatibak gainditu dituela.
Greba egunaren atarian, gogoratu du etxebizitzaren arazoa «egiturazkoa» dela, eta «modu gordinagoan» pairatzen dutela maiz emakumeek, «sexu-genero disidenteek», eta herritar migratu eta arrazializatuek.
Kattalin eta Nenufarrak taldeak ‘Zeruak eta sabaiak’ plazaratu berri du; barrenetik kanpora begiratzen duen lana, teklatu eta sintetizadoreetan, gitarren tentsioan eta ahots indartsu bezain leunean oinarritzen den pop malenkoniatsua.
Gaixotasun arraroa da familiako insomnio hilgarria; Euskal Herrian, ordea, ez hainbeste. Araban du munduko epizentroetako bat gaitz genetiko hilgarri horrek. Oraingoz, ez du sendabiderik, baina ikertzaileak eta kaltetuak baikor ageri dira.
Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko.
Epaimahaiak argudiatu du galderak filtratu izanaren zantzuak aurkeztu diren arren ez dagoela «froga zuzenik». 2018an egindako azterketa batean, akusatuetako batek prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen besteak.
Elkarretaratzea egin dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ama-haurren erietxearen parean. Patologia Kroniko Konplexu Pediatrikoen Unitateari «beharrezko baliabideak» emateko eskatu dute, egunean 24 orduko eta urtean 365 eguneko arta bermatzeko.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aitor Mendiluze gailendu da Gernika-Lumoko saioan, 713 punturekin, eta haren gibeletik Aner Peritz (707), Joanes Illarregi (707), Ane Labaka (703,5), Aitor Bizkarra (694) eta Agin Laburu (687).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
42 urterekin, Guerra bilakatu da lasterketa irabazi duen korrikalaririk helduena. Tisalemak, berriz, bigarren urtez jarraian irabazi du. Iraitz Arrospide hirugarren izan da gizonezkoetan.
Gasteiztarrek ‘Relampagu’ bidea zabaldu dute (8c/600 m), horma horretako hirugarrena. Goiko murruan, 150 metro kanporantz etzanak aurkitu dituzte, eta zortzigarren graduko luzeak ere bai. Oraingoz ez dute era askean kateatu.
Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena bete da. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.