Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.
Ekaitz Santaziliak Joan Beriainen 1626ko kristau dotrinaren edizio kritiko konparatua ondu du. Azaroaren 27an, euskaltzain oso izateko haren hautagaitza bozkatuko dute.
Musikariekin batera kudeatuko da, eta euskal musika entzuteko eta babesteko erreferentziazko gune digitala bilakatzea izango du helburu. Abenduaren 5etik aurrera egongo da erabilgarri, Durangoko Azokan aurkeztu ostean.
‘La planta de Shiva’ bide historikoa kateatu du Villanueva del Rosario herrian (Malaga, Espainia), eta lehen euskal emakumea bihurtu da zailtasun hori gainditzen. Munduan zazpi baino ez dira gradu hori eskalatu dutenak. Bere «ametsetako bidea» zen.
Erein argitaletxea 1976an sortu zuten, sinetsita kultura sustatzea ezinbestekoa zela euskararen aldeko politika garatzeko. Ordutik, 2.500 liburutik gora plazaratu dituzte haur, gazte zein helduentzat, tartean direla nobelak, saiakerak eta ikasmateriala.
Datorren astean aterako da Anthropic burtsara. Konpainiak adimen artifizialari galga jartzeko beharra zabaldu izan du, eta segurtasuna lehentasun gisa aurkeztu. Orain, burtsan inbertitzaile ugari erakartzea espero du.
Frida Kahlo, Ana Mendieta eta Tracey Emin artistei erakusketa bana eskaini die Londresko Tate Modern museoak. Bigarren atal honetan, Tracey Eminen autobiografiak Tate Moderneko erakusketarekin dituen loturak dira aztergaia.
'Sacamantecas' pelikularen estreinaldiak Juan Diaz de Garaioren inguruko interesa piztu du berriz. Hiltzailearen sona ez da gauza berria, Ander Gondrak Budapesten aurkituriko argazkiek erakusten dutenez. Zientzia, morboa eta kondaira nahasten ditu kasuak.
Espainiako parlamentuan dozenaka ahalegin egin dituzte 'mozal legea', Sekretu Ofizialen Legea eta koroaren eta banderen kontrako irainen delituak bertan behera uzteko, baina denak antzuak izan dira, hauteskunde deialdiak eta izapide amaigabeak zirela eta.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Azaroaren 21ean eginen du bira bandak. Maulen hasi, eta Iruñean bukatuko dute, tartean Donalapeutik, Baionatik, Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik ere igarota. Sarrera librea da emanaldi guztietarako.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
‘La planta de Shiva’ bide historikoa kateatu du Villanueva del Rosarion (Malaga, Espainia), eta zailtasun hori gainditu duen lehen euskal emakumea da. Munduan zazpi baino ez dira gradu horretako bideren bat eskalatu dutenak. Haren «ametsetako bidea» zen.
Edurne Pasabanek bere ibilbidea jasotzen duen komikia lantzeko prozesua azaldu du inaugurazioan. Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko lau komiki dira erakusketaren oinarria. Ernest Luch kultur etxean izango da ikusgai abenduaren 12ra arte.
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira. Sindikatuen arabera, eguerdian 200.000 pertsona atera dira kalera.