Doinu berriak ateratzea ohikoa izaten da txapelketan, baina ez da ariketa erraza: jakin behar da nola egokitu mezura, eta nola ailegatu belarrietara. Irazustabarrenaren eta Sarasuaren ustez, kantaera lantzeak onura anitz dakartza bertsoetara.
Euskal Herriko Ikastolek estrategia digital berria dute: ez dute pantailarik erabiliko HHn eta LHko lehen bi mailetan, eta LH5etik aurrera utziko dizkiete ordenagailuak ikasleei.
Euskal selekzioa Venezuelaren aurka ariko da, azaroaren 14an, San Mamesen. Partida euskal gizartearen topagune izatea nahi dute antolatzaileek. Sarrerak federazioaren webgunean salgai daude jada, 30 euroan. BERRIAlagunek %25eko deskontua izango dute.
Beroak gorputzari bere tenperatura behar bezala erregulatzea zailtzen dionean agertzen da estres termikoa. Naia Ormaza ikertzaileak ohartarazi du klima larrialdiak arazoa areagotuko duela, eta gizatalde kalteberenei eragingo diela gehien.
Lau eta erdikoan maiz hartu du estu Jon Ander Peñak Jokin Altuna, eta lehen aldiz gailendu nahi zaio. Final-laurdenetako ligaxkan Baikoren ordezkari bakarra da, baina ez du horregatik presiorik sentitzen.
Neokolonialismoaren zama historikoaren eta Mendebaldearen jabetza etetearen erdian, Burkina Fasok aliantza berriak eraikitzeko bidea hartu du. Nishant Upadhyay ikertzaileak «subiranotasun politikoaren» norabidea aztertu du.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Doinu berriak ateratzea ohikoa izaten da txapelketan, baina ez da ariketa erraza: jakin behar da nola egokitu mezura, eta nola ailegatu belarrietara. Irazustabarrenaren eta Sarasuaren ustez, kantaera lantzeak onura anitz dakartza bertsoetara.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Kanporaketari oso serio aurre egin diete zuri-gorriek, eta nagusitasunez hartu dute mendean Kataluniako taldea. Maroanek, Robert Navarrok, Nico Serranok, Vizcayk, Imgak eta Seltonek sartu dituzte golak.