42 urterekin, Guerra bilakatu da lasterketa irabazi duen korrikalari helduena. Tisalemak, berriz, iazko garaipena errepikatu du. Iraitz Arrospidek hirugarren amaitu du gizonezkoetan.
Etxe krisialdiak aste gutxian hankaz gora jarri ditu erakunde publikoen eta alderdi politikoen agendak. Gizartearen aldarrikapenak direla eta, bozak aurreratu dituzte Espainian, eta greba orokor bat antolatu. Kanpainan ezingo diote izkin egin auzi horri.
Plazaratu berri du bere laugarren bakarkako lana: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin.
Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko.
Etxalarko usozalerik nagusiena da Gerardo Danboriena, eta, uso sasoian, egunero igotzen da usategira, hegaztien hegaldiari adi-adi begiratzera. 'Abata' dokumentalean parte hartu du berriki, belaunaldi berriek antzinako tradizio hori ezagutu dezaten.
Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Aitor Mendiluze gailendu da Gernika-Lumoko saioan, 713 punturekin, eta haren gibeletik Aner Peritz (707), Joanes Illarregi (707), Ane Labaka (703,5), Aitor Bizkarra (694) eta Agin Laburu (687).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Azken proba ere, SkyMasters finala, irabazi egin du korrikalari donostiarrak: Castellóko Marató dels Dements. Oihana Zubillaga, Ainara Alcuaz eta Oier Zubeldia ere hamar aurrenekoen artean sailkatu ziren azken lasterketa horretan.
Sorterrian, talibanen altxamenduek gogor zigortutako Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez, eskiaren bidez osasuna, aisia eta genero berdintasuna sustatzeko. Gaur egun Alemanian bizi da, erbesteratuta.
Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena bete da. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.