Arabako ahaldun nagusi gisa hamar urte daramatza Ramiro Gonzalezek, beste inork baino gehiago. Irakurketa erabat baikorra egin du, baina aitortu du lortu gabeko helburuak ere badituela, AHT-a kasurako.
Eusko Jaurlaritzak 2026an jarri nahi du indarrean Kultur Sistemaren Legea. Madrilgo enpresa batek egingo du haren diseinu juridikoa, eta erabakiak errezeloa piztu du euskal sortzaileak biltzen dituzten hainbat talderen artean.
AEBen hegemonia gain behera doala uste du Tiradok, eta mundua multipolar bilakatuko dela. Azaldu du beren nagusitasuna arriskuan ikusten duten sektore menderatzaileak daudela autoritarismoaren gorakadaren atzean.
Gaur hasiko da Euskarabenturaren zazpigarren aldia, Atharratzen. Euskal Herriko 27 txoko bisitatuko dituzte 126 gaztek, eta Abaurregainean izango dira estreinakoz. Hilaren 31n bukatuko dute espedizioa, Getxon.
Entrenatzaile nafarrak ordezkatuko du David Aznar. Espainiako 19 urtez azpiko selekzioko hautatzailea zen. Denboraldi baterako kontratua adostu du klub zuri-gorriarekin.
PSOEko Antolakuntza idazkari nagusi ohiak auzitan jarri ditu UCOk zabaldutako entzuketak, eta ukatu egin ditu akusazioak. Epaileak espetxeratzeko agindu du, eroskeria, talde kriminal bateko kide izatea eta influentzia trafikoa egotzita.
Hegalari zegamarra «pozik» dago Red Bull X-Alps proban egindakoarekin «eta hegan emandako mailarekin». Jendeak arrisku handiak hartu dituela dio, eta itzultzea gustatuko litzaiokeela, «arantza ateratzeko».
Gero eta handiagoa da Irungo alarde parekidea: 2.300 bat emakumek eta gizonek desfilatu dute, eta beste konpainia bat batu zaie. Dena dela, badute zer aldarrikatu: alarde publiko, parekide eta bakarra nahi dute, udalak antolatua.
Haren aita, Fortunato Agirre, falangistek hil zuten 1936an, Lizarrako alkate zela. Memoria historikoaren aldeko militante ezagunenetakoak izan dira Mikele eta Mirentxu Agirre bikiak.
BERRIAk adimen artifizialaren erabilera arautu du. Arduradunekin hala erabakitakoan baliatu ahalko da, baina betiere egunkariaren irizpideen eta kode deontologikoen barruan, eta ez du giza jarduna ordezkatuko. Estilo liburuan txertatu dute dekalogoa.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Eusko Jaurlaritzak 2026an jarri nahi du indarrean Kultur Sistemaren Legea. Madrilgo enpresa batek egingo du haren diseinu juridikoa, eta erabakiak errezeloa piztu du euskal sortzaileak biltzen dituzten hainbat talderen artean.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Zarauzko 19 urteko pisu altxatzaileak Espainiako Txapelketa irabazi berri du 53 kilo baino gutxiagokoen kategorian, eta 11 marka hobetu. Horri esker, munduko eta Europako txapelketetarako sailkatu da gazte mailan. Horietan, «disfrutatu» egin nahi du.
Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro eskalatzaileek Joxe Takolo beka irabazi dute, eta, laguntza horri esker, Kirgizistanera joango dira hilabete barru, Djangart mendilerro ezezaguneko mendietan bideren bat zabaltzeko asmoz.
Reidek bi urte egin ditu NBEn lanean, LGTBI komunitatearen egoera aztertzen. Oraindik hobetzeko tartea dagoela azpimarratu du, eta esan du benetan ekitea behar duten herrialdeek trabak jartzen dituztela.