EH Bilduren «polizia eredu alternatibo ospetsua» zein den argitu dela ziurtatu du GBBk: «Guardia Zibila Ertzaintza baino lehenago; Intxaurrondo Arkauti baino lehenago». Otegik adierazi du EAJren baieztapenak «ausartegiak» direla.
Abenduaren 5ean Kortabarriak eta Iribarrek ikurrina Atotxan atera zutenetik 50 urte beteko direla eta, momentu hura modu kolektiboan biziberritzeko deia egin dute: abenduko bigarren asteburuan Euskal Herri osoko kirol jardueretan.
'Arraunean darraigu' jardunaldietan parte hartu du Natalia Marsicovetere Guatemalako ikertzaile independenteak, Gasteizen. Eskubideen kontrako mugimendu erreakzionarioak areagotzearen inguruan ohartarazi du.
Abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta 'Denok irabazteko, Bilbo euskaldundu' izango da leloa. Bilbo euskaldunduz gero «bilbotar gehienentzat hiri hobea» izango dela nabarmendu nahi dute deialdiaren bidez.
Sindikatuaren esanetan, Poliziaren «homogeneizazioa» bultzatzen du erabakiak, eta udaltzaingoen «gertuko poliziaren» ereduaren «kalterako» da. Kritikatu du postuen %21 betetzeko ez dela euskara eskakizunik egin.
Tenerifeko jokalari Jesus de Miguelen heriotza tarteko, Espainiako Federazioak gaur txapelketako partidarik ez jokatzea erabaki du. Atzo Andorraren aurkako partidan hartutako kolpe gogor baten ondorioz hil da jokalaria.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Nerea Ibarzabalek irabazi du Eibarko saioa, 740 puntu lortuta. Haren gibeletik sailkatu dira Alaia Martin (722), Miren Artetxe (713,5), Oihana Iguaran (701,5), Nerea Elustondo (696) eta Asier Azpiroz (642,5).
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Guztira 86 duatloilari lehiatu dira EHMDZko proba beteranoenean. Azken hiru duatloien faltan, Izarne Maioz eta Gurrutxaga bera dira sailkapen nagusiaren buruan. Azaroaren 14an izango da hurrengo proba Idiazabalen, Euskal Herriko Txapelketa.
Azaroaren 6an 25 urte beteko dira Vicente Ameztoi margolaria hil zela. Urteurrena baliatuz, haren ibilbidea eta obra laburbildu dute lau adituk, bakoitzak margolariaren lan bana hautatuta. Haren alderdi politikoa eta inplikazioa jarri dute agerian.