EHUko Hitz ikerketa zentroak bihar aurkeztuko du euskarazko adimen artifizialaren eredu berritua. Irudiak ulertzen ditu, eta ataza konplexuak ebazteko gai da. Herritarrei erabiltzeko eskatu diete, eredua ona delako eta hobetzen lagundu dezaketelako.
Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean. Sorkuntzan aritu da beti lanean, baina ez bertsolari soilik; literaturan, telebistan eta prentsa idatzian aritu da, bertzeak bertze. Euskaltzain urgazlea da.
Alderdi bakoitzak lelo bat proposatu du, ohi bezala, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako. Besteak beste, «ilusionagarriak, belizistak, jostagarriak eta identitarioak» direla iritzi dio Julen Orbegozo EHUko irakasleak.
Esaldi «xaxatzaileak» dituzten kartelak banatzen ari da Taupa elkartea, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, itsasteko. Zapatak ekinbidearen zergatia azaldu du.
25 urte daramatza Ume Alaia elkarteak adopzio prozesuetan haurren eta familien bidelagun izaten. Lagundu dituzten familietako haurrak heldu dira, eta hitza hartu dute. Norbere prozesuan izandako bizipenak kontatu dituzte ‘Azalaz haratago' liburuan.
Bellostasek sei urte daramatza Intiako buru. Erakunde publiko horrek lehen sektorearentzako esperimentazioa eta aholkularitza lantzen ditu. «Hori egiten duen erakunde bakarra gara».
Ondarea babestea ez da soilik hura zaharberritzea eta ondo zaintzea, larrialdien aurrean babestea ere bada. Halakoetan, orduan, nola babestu altxorra? Gordailuak aurrea hartu du, eta badu plan bat.
Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jaso ahalko dute izena ematen dutenek. Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Lanuzteak Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren azken bi egunekin bat eginen du, eta eragin handia izatea espero dute hala. Greba erregistratu bezain pronto ailegatu dira erreakzioak: Nafarroan, patronalak bilera batera deitu du LAB, biharko.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Etxeberriak bigarrenez jarraian irabazi nahi du lau eta erdiko txapela. Iaz egin bezala, Zabalaren aurka neurtuko ditu indarrak finalean. Partida gogorragoa espero du, baina prest dago edozeri aurre egiteko, bere jokoak segurtasuna ematen baitio.
Idiazabalen jokatu den EHMDZko zazpigarren proban garaile izan dira biak. Mailaz mailako gainerako txapelak ere banatu dira. Bi proba baino ez dira geratzen denboraldia bukatzeko: larunbat honetan Bidania-Goiazkoa eta hilaren 28an, Adunakoa.
Guraso izateko garaia hainbat arrazoirengatik geroratzen dute gazteek; horretan pisu handia dute emakumeen erabakimena handitu izanak eta gizartean izandako aldaketa orokorrek, baina, askorentzat, prekaritatea da mugarik handiena.