Euskararekin eta Euskal Herriarekin hartutako konpromisoak zedarritu zuen Azurmendiren ibilbidea. Bere lan gehienak pentsamenduaren zein kontzientziaren askatasunaren aldeko eta dogmatismoaren aurkako aldarriak dira.
Joxe Azurmendik 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta BERRIAn emandako elkarrizketetatik eta berak idatzitako iritzi artikuluetatik ateratako lagin txiki bat baino ez da hau.
47 urte dira Poliziak tiroz hil zituela German Rodriguez, Iruñean, eta Joseba Barandiaran, Donostian. Biak omenduko dituzte uztailaren 8an, eta hiltzaileen inpunitatea salatuko dute.
Betharramgo ikastetxean gertatutako indarkeria kasuengatik abiatu zuten ikerketa, baina anitzez zabalagoa izan da egin duten lana. Txostengileek 50 gomendio aurkeztu dituzte, eta François Bayrouren jokabidea salatu dute.
Iker Aranak barrabil bat galdu zuen foam jaurtigaiak eragindako lesioen ondorioz. Zupiriak sinesgarritasuna eman zion hark salatutakoari, eta, orain, biktimak aurkeztutako dokumentazioa funtsezkoa izan da polizia identifikatzeko.
Donostiako taldeko azken bi ikurrak dira. 16 eta 13 urte egin dituzte klubean, hurrenez hurren. Beste sasoi gogoangarri baten ostean, erretiroa hartzeko garaia zela erabaki dute, eta kirolaren osteko bizitzari ekitekoa. Lasai doaz, eta aitortza jasota.
Eliza izandakoetan kontzertuak egiten dira egun; Bilborock izan zen aitzindaria. Kultur ekitaldietarako guneak ez ezik, beste erabilera batzuk dituzten lekuak ere sortu dituzte elizetan: hotelak, etxebizitzak...
Euskalerria Irratiak luze eta zabal informatuko du Iruñeko sanferminei buruz: Udaletxe plazan hasi eta bukatuko dituzte jaiak, eta saio bereziak egingo dituzte egunero, kaletik.
Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari egotzi diote zerbitzuak «pribatizatzea» eta «negozio» bilakatzea. Greban diren hainbat sektoretako langileekin batzarra egin du sindikatuak, lan baldintzak hobetzearen alde.
Bizialdi profesionala BERRIAn egin du Barandiaranek: etxe izan du, aterpe, hazteko toki, helburu. Jardunbideak hobetzeko ahaleginean aritu da beti, eta ordezkaritza postu nagusia hartu du orain: BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Eusko Jaurlaritzak 2026an jarri nahi du indarrean Kultur Sistemaren Legea. Madrilgo enpresa batek egingo du haren diseinu juridikoa, eta erabakiak errezeloa piztu du euskal sortzaileak biltzen dituzten hainbat talderen artean.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Bi klub izan ditu hitzartuak orain arte Bilboko taldeak, eta tarte laburrean 11 izango ditu. Kirol arloaz gain, pertsonen balioak eta euskara indartzea dira helburu nagusiak.
Hegalari zegamarra «pozik» dago Red Bull X-Alps proban egindakoarekin «eta hegan emandako mailarekin». Jendeak arrisku handiak hartu dituela dio, eta itzultzea gustatuko litzaiokeela, «arantza ateratzeko».
AEBen hegemonia gain behera doala uste du Tiradok, eta mundua multipolar bilakatuko dela. Azaldu du beren nagusitasuna arriskuan ikusten duten sektore menderatzaileak daudela autoritarismoaren gorakadaren atzean.